41. ALDIZKARIA - 2008ko martxoaren 31

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Plantilla Organikoa, Lan Publikoaren Eskaintza, oposizioak eta lehiaketak

194/2008 EBAZPENA, otsailaren 25ekoa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Giza Baliabideen zuzendariak emana, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzua erakunde autonomoan erdi mailako teknikari izateko 2 lanpostu huts merezimendu-lehiaketa bidezko lekualdatzeaz betetzeko deialdian onartu eta baztertu diren izangaien behin betiko zerrenda onesten duena.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak azaroaren 13an emandako 1808/2007 Ebazpenaren bidez, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzua erakunde autonomoan erdi mailako teknikari izateko 2 lanpostu huts merezimendu-lehiaketa bidezko lekualdatzeaz betetzeko deialdia onetsi zen. Deialdia 2007ko 150. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, abenduaren 3an.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariak, urtarrilaren 11ko 24/2008 Ebazpenaren bidez, deialdian onartu eta baztertu diren izangaien behin-behineko zerrenda onetsi zuen.

Erreklamazioak aurkezteko epea bukaturik, bidezkoa da deialdian onartu eta baztertu diren izangaien behin betiko zerrenda onestea.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren Estatutuak onesten dituen uztailaren 3ko 45/2006 Foru Dekretuak eman dizkidan eginkizunak betez,

EBATZI DUT:

1. Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzua erakunde autonomoan erdi mailako teknikari izateko 2 lanpostu huts merezimendu-lehiaketa bidezko lekualdatzeaz betetzeko deialdian onartu eta baztertu diren izangaien behin betiko zerrenda onestea:

-Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko lekualdatzea:

Onartuak: inor ez.

Baztertuak:

ARDAIZ ASTRAIN, JUAN (1) (P)

AUZMENDI ALUSTIZA, IÑAKI XABIER (1)

MARTINEZ DE ESTIBARIZ OCHAGAVIA, JAVIER (1) (E)

NARBAIZA AMILLATEGUI, IDOIA (1)

TELLECHEA LAVIN, EVA (1)

VIDAN ASTIZ, ARACELI (1)

-Sistema nazionaleko langileen lekualdatzea.

Deialdiaren arau orokorrak aplikatuta, lanposturen bat eskaini behar bada lekualdatze-lehiaketa honetarako:

Onartuak:

SOLANO MAGALLON, LUISA M.ª

Baztertuak: inor ez.

Oharra: E letrak euskaraz badakiela frogatzen du.

P letrak euskara proba egin nahi duela adierazten du.

Baztertzeko arrazoiak:

(1) Estamentu eta espezialitate bereko izendapenik ez izatea.

2. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzeko agintzea.

3. Ebazpen hau Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Deialdiak Tramitatzeko Unitatera eta Osasun Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusira igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2008ko otsailaren 25ean.-Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Giza Baliabideen zuzendaria, José María Ayerra Lazcano.

Iragarkiaren kodea: F0803582