I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.2. Plantilla Organikoa, Lan Publikoaren Eskaintza, oposizioak eta lehiaketak
193/2008 EBAZPENA, otsailaren 25ekoa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Giza Baliabideen zuzendariak emana, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzua erakunde autonomoan Sistema informatikoen ofizial izateko 3 lanpostu huts merezimendu-lehiaketa bidezko lekualdatzeaz betetzeko deialdian onartu eta baztertu diren izangaien behin betiko zerrenda onesten duena.
Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak azaroaren 27an emandako 1888/2007 Ebazpenaren bidez, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzua erakunde autonomoan Sistema informatikoen ofizial izateko 3 lanpostu huts merezimendu-lehiaketa bidezko lekualdatzeaz betetzeko deialdia onetsi zen. Deialdia 2007ko 161. zenbakiko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, abenduaren 28an.
Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariak, urtarrilaren 23ko 59/2008 Ebazpenaren bidez, deialdian onartu eta baztertu diren izangaien behin-behineko zerrenda onetsi zuen.
Erreklamazioak aurkezteko epea bukaturik, bidezkoa da deialdian onartu eta baztertu diren izangaien behin betiko zerrenda onestea.
Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren Estatutuak onesten dituen uztailaren 3ko 45/2006 Foru Dekretuak eman dizkidan eginkizunak betez,
EBATZI DUT:
1. Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzua erakunde autonomoan Sistema informatikoen ofizial izateko 3 lanpostu huts merezimendu-lehiaketa bidezko lekualdatzeaz betetzeko deialdian onartu eta baztertu diren izangaien behin betiko zerrenda onestea:
-Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko lekualdatzea:
Onartuak:
GONZALEZ PABOLLET, JESUS M.ª
Baztertuak:
LASA OYARBIDE, KORU (2)
-Sistema nazionaleko langileen lekualdatzea.
Onartuak: inor ez.
Baztertuak:
MONTOYA ADARRAGA, JAVIER (1)
Oharra: izangai batek ere ez du euskara dakiela frogatu, ezta horretarako proba eskatu ere.
Baztertzeko arrazoiak:
(1) 2.1.2 arauko baldintzak ez frogatzea.
(2) Nafarroako Foru Administrazioko langilea dela ez frogatzea.
2. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzeko agintzea.
3. Ebazpen hau Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Deialdiak Tramitatzeko Unitatera eta Osasun Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusira igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.
Iruñean, 2008ko otsailaren 25ean.-Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Giza Baliabideen zuzendaria, José María Ayerra Lazcano.
Iragarkiaren kodea: F0803506