I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.2. Plantilla Organikoa, Lan Publikoaren Eskaintza, oposizioak eta lehiaketak
23/2008 EBAZPENA, urtarrilaren 11koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Giza Baliabideen zuzendariak emana, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzua erakunde autonomoan liburutegiko arduradun izateko lanpostu huts bat merezimendu-lehiaketa bidezko lekualdatzeaz betetzeko deialdian onartu eta baztertu diren izangaien behin-behineko zerrenda onesten duena.
Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak azaroaren 9an emandako 1797/2007 Ebazpenaren bidez, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzua erakunde autonomoan liburutegiko arduradun izateko lanpostu huts bat merezimendu-lehiaketa bidezko lekualdatzearen bitartez betetzeko deialdia onetsi zen. Deialdia 2007ko 147. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, azaroaren 30ean.
Eskaerak aurkezteko epea bukaturik, bidezko da onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda onestea.
Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren Estatutuak onesten dituen uztailaren 3ko 45/2006 Foru Dekretuak eman dizkidan eginkizunak betez,
EBATZI DUT:
1. Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzua erakunde autonomoan liburutegiko arduradun izateko lanpostu huts bat merezimendu-lehiaketa bidezko lekualdatzeaz betetzeko deialdian onartu eta baztertu diren izangaien behin-behineko zerrenda onestea:
-Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko lekualdatze txanda.
Onartuak:
ESPARZA NAVARRO, ISABEL
LOPEZ SEGURA, JUAN
ZUÑIGA RIPA, DELIA
Baztertuak:
ARAGONES ESTELLA, M.ª ESPERANZA (1)
IBAÑEZ AGUIRRE, AMAYA (1)
Oharra: E letrak euskaraz badakiela frogatzen du.
P letrak euskara proba egin nahi duela adierazten du.
Baztertzeko arrazoiak:
(1) 2.1.1. arauko baldintza ez betetzea
2. Izangaiek bost egun naturaleko epea izanen dute, behin-behineko zerrenda Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik, erreklamazioak aurkezteko eta, akatsik egin badute, zuzentzeko.
3. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzeko agintzea.
4. Ebazpen hau Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Deialdiak Tramitatzeko Unitatera eta Osasun Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusira igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.
Iruñean, 2008ko urtarrilaren 11n.-Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Giza Baliabideen zuzendaria, José María Ayerra Lazcano.
Iragarkiaren kodea: F0803487