41. ALDIZKARIA - 2008ko martxoaren 31

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

DEIALDIA, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko arkitekto izateko 5 lanpostu oposizio bidez betetzekoa. Izendapen proposamena.

2006ko abenduaren 4an, 145. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, eman zen argitara Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko arkitekto izateko 5 lanpostu oposizio bidez betetzeko deialdia. Haren 7.1. arauan xedatutakoa betetzeko, oposizioko epaimahaiak Diego González Martínez, Iosu Pinilla Martín, Virginia Turrillas Osés, María Ainhoa Irízar Lizarazu eta Susana Turrillas Osés izendatzeko proposamena aurkeztu du, hots, bete beharreko lanpostu adina izangai, haiek izan baitira oposizioa gainditu eta puntuazio handiena atera duten izangaiak. Guztiak txanda irekikoak dira.

Iruñean, 2007ko martxoaren 10ean.-Langileen Kudeaketarako Zerbitzuko zuzendaria, María Angeles Domene Sáez.

Iragarkiaren kodea: F0804249