41. ALDIZKARIA - 2008ko martxoaren 31

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

636/2008 EBAZPENA, otsailaren 25ekoa, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen 107 atal, bulego eta unitate parekaturen burutza merezimendu lehiaketa bidez betetzeko deialdia hein batean bukatutzat eman eta, horren ondorioz, María Belén Urío Ramírez Nafarroako Zerga Ogasuneko Kobrantzaren Aplikazio Bulegoko buru izendatzen duena.

Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak, otsailaren 25eko 636/2008 Ebazpenaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen 107 atal, bulego eta unitate parekaturen burutza merezimendu lehiaketa bidez betetzeko deialdia hein batean bukatutzat eman du eta, horren ondorioz, María Belén Urío Ramírez Nafarroako Zerga Ogasuneko Kobrantzaren Aplikazio Bulegoko buru izendatu du sei urte naturalerako, karguaren jabetza hartzen duenetik hasita.

Deialdi hori urriaren 23ko 2574/2006 Ebazpenaren bidez onetsi eta 2006ko 135. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, azaroaren 10ean.

Iruñean, 2008ko otsailaren 25ean.-Funtzio Publikoaren zuzendari nagusia, Gregorio Eguílaz Gogorza.

Iragarkiaren kodea: F0804169