II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.3. BESTELAKO XEDAPENAK
2.3.5. Beste batzuk
URDAZUBI
Dantxarineko A3-2 unitatearen xehetasun azterlana. Hasierako onespena
Urdazubiko Udalak, 2008ko otsailaren 15eko osoko bilkura berezian, erabaki zuen hasiera batez onestea Dantxarineko A3-2 unitatearen xehetasun azterlana, Olazelai, S.A.k sustatua; hori guztia José Ignacio Mena Mur arkitektoak prestatu eta EHAEOk 2008ko urtarrilaren 24an ikus-onetsitako dokumentazio teknikoari jarraikiz.
Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko 35/2002 Foru Legearen 76 eta 74. artikuluetan xedatutakoari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da hogei egunez, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita, interesdunek azter dezaten eta bidezko alegazioak aurkez ditzaten.
Aditzera ematen da, orok jakin dezan eta ondorioak izan ditzan.
Urdazubin, 2008ko otsailaren 29an.-Alkatea, Santiago Villares Otheguy.
Iragarkiaren kodea: L0803789