41. ALDIZKARIA - 2008ko martxoaren 31

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

IRUÑA

Fatxadako lerrokadurak aldatzeko xehetasun azterlana, Juaristi doktorearen kaleko 2, 4, 6, 8 eta 10. atarietan igogailua jartzeko. Hasierako onespena

Iruñeko Udalaren Tokiko Gobernu Batzarrak, 2008ko otsailaren 19an, erabaki hau hartu zuen:

JOB 19-FEB-08 (6/UV)

"Ikusirik lerrokadurak aldatzeko xehetasun azterlana, Antonio Gómez Couto jaunak tramitera aurkeztua, eta 2008ko otsailaren 1eko txosten teknikoarekin bat, espedientean baitago, honako hau erabaki da:

1.-Hasiera batez onestea fatxadako lerrokadurak aldatzeko xehetasun azterlana, Juaristi doktorearen kaleko 2, 4, 6, 8 eta 10. atarietan igogailua jartzeko.

2.-Espedientea jendaurrean edukitzea hogei egun baliodunean, erabaki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita; orobat, bertako egunkarietan argitaratzea".

Iruñean, 2008ko otsailaren 26an.-Alkatea, María Yolanda Barcina Angulo.

Iragarkiaren kodea: L0803428