II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.3. BESTELAKO XEDAPENAK
2.3.5. Beste batzuk
ITUREN
Herrilur bat desafektatzeko espedientea, José Carlos Echeveste Ariztoy jaunaren jabetzako finka batzuekin truke egiteko hasierako onespena. Trukea arautuko duten baldintzen agiriaren onespena
Iturengo Udalak, 2008ko otsailaren 11n egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen herrilur honen desafektazioa: Landalurren Aberastasunaren erregistroko 4. poligonoko 38. lurzatiaren zati bati dagozkion herrilurren 1.929 metro koadro, "Arusate" alderdian, 1. poligonoko 157. eta 162. lurzatietako 1.929 metro koadrorekin trukea egiteko, José Carlos Echeveste Ariztoyrenak baitira. Horretaz gain, trukea egiteko Iturengo Udalak ezartzen dituen baldintzen agiria ere onetsi zen.
Erabaki hau Udal honen iragarki oholean jarriko da jendaurrean, hilabetez, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita, denbora horretan bidezko alegazio edo erreklamazioak aurkez daitezen.
Hau dena argitara ematen da, Nafarroako Toki Entitateen Ondasunen Erregelamendua arautzen duen urriaren 18ko 280/1990 Foru Dekretuko 144. artikuluko b) atalean ezarritakoa betez.
Iturenen, 2008ko otsailaren 18an.-Alkatea, Miguel Angel Petrirena Azpiazu.
Iragarkiaren kodea: L0803220