II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.3. BESTELAKO XEDAPENAK
2.3.5. Beste batzuk
EZKABARTE
Jabari publikoko ondasunen desafektazioa. Hasierako onespena
Ezkabarteko Udalak, 2008ko otsailaren 7an egindako osoko bilkuran, aho batez erabaki zuen hasiera batean onestea Udalaren titulartasuna duen lurzati baten zorupearen kalifikazio juridikoa, nahitaezko doaneko lagapen bat dela medio, Arreko ZLP-1 lurzatiaren borondatezko birzatiketaren proiektuaren bitartez, ondareko ondasun gisa kalifikatu eta saltzeko.
Espedientea jendaurrean egonen da hilabetean, interesdunek bidezkotzat jotzen dituzten alegazioak aurkez ditzaten, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 103. artikuluan eta hurrengoetan, eta horiekin bat datozen urriaren 18ko 278/1990 Foru Dekretuaren artikuluetan ezarritakoari jarraituz.
Ezkabarten, 2008ko otsailaren 11n.-Alkatea, Carola Gutiérrez Collazos.
Iragarkiaren kodea: L0803628