41. ALDIZKARIA - 2008ko martxoaren 31

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

CORELLA

Hirigintza hitzarmena. Behin betiko onespena

Corellako Udalak, 2008ko otsailaren 22an egin osoko bilkura berezian, behin betiko onetsi zuen 3. poligonoko 94, 95 eta 96. lurzatien jabeekin kudeatzeko hirigintza hitzarmena. Horren xedea da titulartasun partikularreko lurzorua eskuratzea, bide bat handitzeko xedez (Pascual Oñate karrika).

Argitara ematen da orok jakin dezan, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko 35/2002 Foru Legea betetzeko.

Corellan, 2008ko otsailaren 27an.-Alkatea, José Javier Navarro Arellano.

Iragarkiaren kodea: L0803324