41. ALDIZKARIA - 2008ko martxoaren 31

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

CINTRUENIGO

UE 29 unitatea birzatitzeko proiektua. Hasierako onespena

Udalak, 2008ko otsailaren 7an egin osoko bilkura arruntean, ondotik hitzez hitz ematen den erabakia hartu zuen, besteak beste:

UE 29 unitatea birzatitzeko proiektua.

Cintruenigoko Udal Planeko UE-29 unitatea birzatitzeko proiektua ikusirik, Juan E. Ameyugo arkitektuak prestatua.

Ikusirik Udalaren Hirigintza Zerbitzuaren adostasun txostena eta Hirigintza Batzordeak aurtengo otsailaren 5ean emanikoa.

Aho batez erabaki da:

1.-Hasiera batean onestea Udal Planeko UE 29 exekuzio unitatea birzatitzeko proiektua.

2.-Jendaurrean egoteko epea irekitzea, 20 egunekoa, Herriko Etxeko iragarki oholean eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratuta.

Ebazpen honen aurka, errekurtso hauetariko bat aurkez daiteke, hautara:

-Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

-Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita, edo

-Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean ebazpen hau jakinarazten denetik aitzina.

Cintruenigon, 2008ko otsailaren 12an.-Alkatea, Adolfo Navascués Navascués.

Iragarkiaren kodea: L0803201