4. ALDIZKARIA - 2008ko urtarrilaren 9a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

GARES

Establezimenduen kalifikazioaren aldaketa. Hasierako onespena

Garesko Udalak, 2007ko azaroaren 26an egin bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Udalaren Antolamendu Planeko hirigintzako antolamendu xehekatuko determinazioen aldaketa, establezimendu batzuen kalifikazioari buruzkoa. Udalak berak sustatu du.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 74. eta 79.3. artikuluetan ezarritakoari jarraituz, espedientea jendaurrean egonen da hilabetean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Foru Komunitateko prentsan argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek eta bidezko interesdunek aztertu eta egoki juzgatzen dituzten alegazioak aurkez ditzaten.

Garesen, 2007ko azaroaren 28an.-Alkatea, Feliciano Vélez Medrano.

Iragarkiaren kodea: L0719064