4. ALDIZKARIA - 2008ko urtarrilaren 9a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Plantilla Organikoa, Lan Publikoaren Eskaintza, oposizioak eta lehiaketak

1411/2007 EBAZPENA, azaroaren 27koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Giza Baliabideen zuzendariak emana, aldi baterako kontratatuak izateko izangaien zerrendak onesten dituena. Zerrenda horiek enpresa zientzietako diplomadun izateko lanpostuak oposizio bidez betetzeko deialditik sortu dira. Horrez gain, sartzeko deialdian eskatzen diren tituluak aurkezteko, zentroa aukeratzeko eta iraupen laburreko zerrendetan sartzeko epea ezartzen da.

Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak, maiatzaren 29ko 1364/2006 Ebazpenaren bitartez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko enpresa zientzietako diplomadun izateko lanpostuak oposizio bidez betetzeko deialdia onetsi zuen. Deialdia 2006ko ekainaren 19ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, 73. zenbakian.

Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusiak deialdian aurkeztu eta erakunde honetan kontratatuak izateko zerrendak aukeratu dituzten izangaien zerrenda igorri du, 12. oinarriari jarraikiz. Hori dela eta, bidezko da izangaiei gehienez hamar eguneko epea ematea zentroa aukeratzeko, iraupen laburreko zerrendetan sartzeko eta deialdian eskatutako titulua aurkezteko.

Beraz, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren Estatutuak onesten dituen uztailaren 3ko 45/2006 Foru Dekretuak ematen dizkidan eskurantzak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Onestea, lorturiko puntuen hurrenkerari jarraituz, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko enpresa zientzietako diplomadun izateko lanpostuetarako kontratatuak izateko zerrendak aukeratu dituzten izangaien zerrenda hau, deialdian eskatzen diren betebeharrak bete baitituzte:

ORDUNA EUGUI ELENA INMACULADA

MORIONES GARCIA M.ª ISABEL

AZPILICUETA ANSORENA SANDRA

JIMENEZ IRIBARREN ELENA

2. Zentroa aukeratzeko, izangai bakoitzak I. eranskinaren A, B eta C ataletako bakoitzean ageri direnen artetik zentro bakar bat hautatu beharko du, atal guztietan aukeratu beharrik gabe.

Esparru horietako bakoitzean bi zerrenda eginen dira: bata, iraupen laburreko kontratuetarako, eta iraupen luzeko kontratuetarako bestea.

Kontratu laburrak izanen dira jardunean dauden plantillako langileen ordez aritzeko egiten direnak, eta, oro har, hasierako aurreikuspenen arabera, sei hilabetetik beherako iraupena dutenak. Kontratu laburrak izanen dira, halaber, lanaldi partzialean aritzeko, hala nola etengabeko edo guardiako osasun laguntza emateko egiten direnak, alde batera utzirik zenbat irauten duten.

Iraupen luzeko kontratuak dira lanpostu hutsak bitarteko gisa eta plantillako langileentzat erreserbatutako lanpostuak betetzeko egiten direnak eta, oro har, sei hilabeteko edo gehiagoko beste edozein kontratazio.

Izangai bakoitzak bere eskaeran adierazi beharko du iraupen luzeko kontratazio zerrendan egoteaz gain, iraupen laburrekoan ere egon nahi duen ala ez.

3. Izangaiek enpresa zientzietako diplomadun tituluaren edo titulu baliokide baten fotokopia konpultsatua aurkeztu beharko dute, ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita hamar egun balioduneko epean.

4. I eranskinarekin batera titulazioa egiaztatzen duen dokumentazioa Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Erregistroan (Irunlarrea, 39, 31008 Iruña) aurkeztu ahalko da, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Giza Baliabideen Zuzendaritzari zuzendua. Halaber, ekainaren 24ko 137/2002 Foru Dekretuan aipaturiko Nafarroako Gobernuaren Erregistro Orokorreko edozein bulegotan (abuztuaren 7ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa, 95. zenbakia) nahiz Administrazio Publikoen Araubideari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 38.4 artikuluan aipatzen diren erregistro edo bulegoetan.

5. Eskatzen diren agiriak aipatu epean aurkezten ez dituztenak (aski justifikatutako ezinbesteko kasuetan izan ezik) eta eskatutako baldintzak betetzen ez dituztenak ez dira sartuko aldi baterako kontratuetarako izangaien zerrendan, eta deialdian parte hartzeagatik sortzen ahal diren eskubide guztiak galduko dituzte.

6. 2001eko urtarrilaren 9ko Erabakian xedatutakoak zuzenduko ditu aldi baterako kontratatzeko zerrendak, erabaki horretan onetsi baitzen Osasun Administrazioak eta AFAPNA, CEMSATSE, CC.OO, ELA, LAB, SAE eta UGT sindikatuek sinatutako ituna, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zentro eta establezimenduetan aldi baterako langileak hautatzekoa, (2001eko 101. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa, abuztuaren 20koa).

7. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea.

8. Ebazpen honen kontra gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal da, Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik aitzina.

9. Ebazpen hau jakinaraztea Deialdiak Tramitatzeko Unitateari eta Osasun Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiari, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2007ko azaroaren 27an.-Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Giza Baliabideen zuzendaria, José María Ayerra Lazcano.

I. ERANSKINA

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan aldi baterako kontrataziorako zerrendetarako esparruen aukeraketa

...................(e)ko deialdia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa ..... zk., 200...ko ...............aren ....n

Izena eta bi abizen ................................. jaioteguna ......................., NAN ......................... Harremanetarako telefonoa ................

ADIERAZTEN DUT:

Deialdi horretan aurkeztu naiz eta nahi dut, betebeharrak betez gero, kontratatuak izateko osatuko diren zerrendetan sartua izatea, ondoren aipatzen diren esparruetan: (*)

A atala:

f Nafarroako Ospitalea

f Bideko Ama Birjina Ospitalea (Emakumeari Laguntzeko Zentroak barne).

f Iruñeko eta Iruñerriko Oinarrizko Osasun Laguntza

f Iruñeko eta Tafallako anbulatorioak

B atala:

f Ubarmin Klinika

f Odol Bankua

f Osasun Publikoaren Institutua.

f Nafarroako Iparraldeko Osasun Etxeak.

C atala:

f Tuterako Osasun Barrutia

f Lizarrako Osasun Barrutia

f Iraunaldi luzeko eta laburreko zerrendetan egon nahi dudala.

Lauki hori bete ezean, iraupen luzeko kontratuetarako zerrendan baizik ez da sartuko.

Iruñean, ....(e)ko ...........en ..........(e)an

(Sinadura)

Osasun kudeaketako teknikaria X X X X X

Enpresa zientzietako diplomatua X

Ingeniari teknikoa X X X X X

Arkitekto teknikoa X

Gizarte langilea X X X X X X X X X

Lan harremanetako diplomatua X X

Erdi mailako titulua X X X X

Lehen mailako ofiziala X X X X X

Sukaldaria X X X X X

Sistema informatikoen ofiziala X X X X X X X X X

Zenbait lanbidetako langileak X

Zerbitzu orokorretako langileak X

Administrari laguntzailea X X X X X X X X X X

Zerbitzu anitzetako enplegatua X X X X X X X X

(*) Atalak bete baino lehen taulan begiratu lanpostua egun ze zentrotan dagoen.

GIZA BALIABIDEEN ZUZENDARITZA.

LANGILERIAREN ETA LAN HARREMANEN ZUZENDARIORDETZA.

IRUNLARREA, 39 - IRUÑA (31008).

Iragarkiaren kodea: F0718733