4. ALDIZKARIA - 2008ko urtarrilaren 9a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

NOAIN

Hasierako onespena

Noain-Elortzibarko Udal Planaren barreneko Anberako industrialdeko (Elo-Iharnotz) konpentsazio batzordearen estatutuen proiektua, Salvador Puig Bonvehy, S.A., Maquinaria Navarra, S.A., Inmobiliaria Hnos Puig Ayestarán, S.L., Carranza, S.A., Linza Gestión S.L. eta Extran, S.L. elkarteek sustatua. Hasierako onespena.

Noain- Elortzibarko Udalak, 2007ko abenduaren 5eko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Anberako industrialdeko (Elo-Iharnotz) konpentsazio batzordearen estatutuen proiektua, Salvador Puig Bonvehy, S.A., Maquinaria Navarra, S.A., Inmobiliaria Hnos Puig Ayestarán, S.L., Carranza, S.A., Linza Gestión, S.L. eta Extran, S.L. elkarteek sustatutako txosten tekniko eta juridikoetako zehaztapenekin. Iragarki hori Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Nafarroako egunkarietan argitaratu eta hogei egunez jendaurrean egonen da, aztertu eta alegazioak egin ahal izateko, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 161. artikuluari jarraikiz.

Noainen, 2007ko abenduaren 11n.-Alkate udalburua, Miguel Elizari Reta.

Iragarkiaren kodea: L0719068