4. ALDIZKARIA - 2008ko urtarrilaren 9a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

LARRAGA

EDIKTUA

Larragako Udalak, 2007ko azaroaren 28ko osoko bilkuran, txostena onetsi zuen, Udal Planean industrialderako UA-21 banaketa eremua birzatitzeko proiektuaren hasierako onespenari aurkeztutako alegazioak ebazteko.

Izapide horretan aldaketa txiki batzuk egin direnez aprobetxamenduen banaketan eta diseinuan, osoko bilkurak erabaki du dokumentua beste hamabost egunez jendaurrean jartzea, eta interesdunei entzutea ematea behin betiko onespenaren aurretik, Hirigintzako Kudeaketarako Erregelamenduko 109.2 artikuluan ezarritakoari jarraikiz (abuztuaren 25eko 3288/1978 Errege Dekretua).

Orobat, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara ematen da, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59. artikuluko 4. eta 5-a idatz-zatietan xedatua betetzeko, jakinarazpen balioa izan dezan izan litezkeen interesdun ezezagunentzat eta -legeak dioen bezala, saiatuta ere- jakinarazi ezin izan zaienentzat. Ohartarazten zaie aipaturiko egintza administratiboen kontra ezin dela inolako errekurtsorik aurkeztu, 30/1992 Legeko 107.1 artikuluan xedatua ukatu gabe.

Larragan, 2007ko abenduaren 4an.-Alkate udalburua, María Luisa Ibáñez García.

Iragarkiaren kodea: L0719058