4. ALDIZKARIA - 2008ko urtarrilaren 9a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

BIURRUN-OLKOTZ

Birzatiketa proiektua. Behin betiko onespena

2007ko apirilaren 20an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zen birzatiketa proiektuaren behin-behineko likidazio kontuaren aldaketa, Biurrungo UE-1, UE-2, UE-3 eta S-1 eta Olkozko UE-1 eta S-1 exekuzio unitateetan . Erabakia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen eta horren berri eman zitzaien alderdi interesdunei. Inork ez du alegaziorik ez erreklamaziorik aurkeztu.

2007ko urriaren 30ean egin osoko bilkuran, behin betikoz onetsi zen, aho batez, birzatiketa proiektuaren behin-behineko likidazio kontua, Biurrungo UE-1, UE-2, UE-3 eta S-1 eta Olkozko UE-1 eta S-1 exekuzio unitateetan.

Unitate guztien artean banaketa hau da:

Unitatea Zenbatekoa (

BUE-1 200.027,72

BUE-2 266.222,72

BUE-3 95.291,75

BS-1 1.523.213,36

OUE-1 260.896,84

OS-1 2.122.120,93

Guztira 4.467.773,31

Abenduaren 20ko 35/02 Foru Legearen 74, 76 eta 81. artikuluetan xedatzen denez, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean emanen da argitara, behar diren errekurtsoak aurkez daitezen.

Biurrunen, 2007ko abenduaren 4an.-Alkatea, Jesús Astráin Zaratiegui.

Iragarkiaren kodea: L0718694