4. ALDIZKARIA - 2008ko urtarrilaren 9a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

IGUZKITZA

Xehetasun azterlana. Hasierako onespena

Iguzkitzako Udalak, 2007ko abenduaren 11n egin bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea Urbiolako Kontzejuko U.A. 4.1 lurzatiaren xehetasun azterlana, Cristina Pérez Ganuza andreak sustatua.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 76. artikuluan ezarritakoari jarraituz, espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen. Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, agiria behin betiko onetsiko da, bidezkoa bada.

Iguzkitzan, 2007ko abenduaren 20an.-Alkatea, Salvador Garín Zabala.

Iragarkiaren kodea: L0719684