4. ALDIZKARIA - 2008ko urtarrilaren 9a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

BERIAIN

Xehetasun azterlana. Hasierako onespena

Alkatetzak, 2007ko abenduaren 20ko 239/2007 Ebazpenaren bidez, Beriaingo 1.125. eta 1.126. lurzatietako xehetasun azterlana (Iruñeko etorbideko 16a) hasiera batez onetsi zuen, Yolanda Solla Fernández andreak sustatua.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 76. artikuluan ezarritakoari jarraituz, espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen. Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, agiria behin betiko onetsiko da, bidezkoa bada.

Beriainen, 2007ko abenduaren 20an.-Alkatea, Rafael Blanco Pena.

Iragarkiaren kodea: L0719632