II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.3. BESTELAKO XEDAPENAK
2.3.5. Beste batzuk
ALLIN
Larriongo AA-9 borondatez birzatitzeko proiektua. Behin betiko onespena
Udalaren Osoko Bilkuraren 2007ko abenduaren 5eko erabakiaren bitartez behin betiko onetsi da Larriongo AA-9 unitatearen borondatezko birzatiketa proiektua, Allin Ibarreko Udal Planaren barrenean.
Erabaki honen aurka administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahalko da, Nafarroako Auzitegi Nagusiko arlo bereko Salari zuzendua, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita bi hilabeteko epean; aldez aurretik eta aukeran, berraztertzeko errekurtsoa jartzen ahalko da, hura eman zuen organoari berari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita.
Larrionen, 2007ko abenduaren 13an.-Alkate udalburua, María Ascensión Gárriz Ripa.
Iragarkiaren kodea: L0719137