4. ALDIZKARIA - 2008ko urtarrilaren 9a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak

NOAIN (ELORTZIBAR)

2007ko ekitaldiko aurrekontuko aldaketen espedienteak. Behin betiko onespena

Noain-Elortzibarko Udalak, 2007ko urriaren 2an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zituen bortz espediente 2007ko aurrekontuko aldaketen gainean.

Erabaki hori 2007ko 130. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, urriaren 17an.

Iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zenetik hamabortz egun balioduneko epea iragan denez haren kontrako inolako erreklamaziorik edo/eta alegaziorik egin gabe, erabaki da behin betikoz onestea.

-Kreditu gehikuntza "Inbertsio errealak" izeneko 6. kapituluko kontusail batean, 1.087,76 eurokoa, diruzaintzako gastu orokorretarako gerakinaren bidez finantzatua.

-Kreditu gehikuntza "Ondasun arruntetako eta zerbitzuetako gastuak" izeneko 2. kapituluko kontusail batean, 5.572,57 eurokoa, diruzaintzako gastu orokorretarako gerakinaren bidez finantzatua.

-Kreditu berezia "Langileen soldatak" izeneko 1. kapituluko kontusail batean, 3.945,45 eurokoa, eta kreditu gehikuntza "Langileen soldatak" izeneko 1. kapituluko bertze kontusail batean, 1.294,67 eurokoa, biak diruzaintzako gastu orokorretarako gerakinaren bidez finantzatuak.

-Kreditu gehikuntzak "Langileen soldatak" izeneko 1. kapituluko bi kontusailetan, 584,27 eurokoa eta 175,28 eurokoa, biak diruzaintzako gastu orokorretarako gerakinaren bidez finantzatuak.

-Kreditu gehikuntzak "Ondasun arruntetako eta zerbitzuetako gastuak" izeneko 2. kapituluko bi kontusailetan, 1.316,07 eurokoa eta 558,57 eurokoa, biak diruzaintzako gastu orokorretarako gerakinaren bidez finantzatuak.

Noain-Elortzibarren, 2007ko abenduaren 11n.-Alkate udalburua, Miguel Elizari Reta.

Iragarkiaren kodea: L0718999