4. ALDIZKARIA - 2008ko urtarrilaren 9a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak

ERRONKARIKO IBAXAREN BATZORDEA

Aurrekontuko aldaketa. Behin betiko onespena

Erronkariko Ibaxaren Batzordeak, 2007ko urriaren 11n egin bilkuran, hasiera batean onetsi zuen aurrekontuako aldaketa bat, elurra zanpatzeko makinetako konponketei buruzkoa. Kreditu berezi baten bitartez eginen da, 7.279,89 eurokoa, 452.213 kontusailean, eta diruzaintzako gerakinen kontura finantzatuko da.

Iragarkia 2007ko 137. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratuta ireki zen jendaurreko epea, azaroaren 2an, eta hura inork erreklamaziorik aurkeztu gabe iragan denez, aipatu aldaketak behin betikoz onetsirik gelditu dira, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 214.2 artikuluan 202.1 artikuluari dagokionez eta lege hori aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatutakoari jarraituz. Argitara ematen da, aipatu Legearen 202.3 artikuluan ezarritakoa betetzeko.

Erronkarin, 2007ko abenduaren 10ean.-Batzordeko burua, Agapito Boj Gárate.

Iragarkiaren kodea: L0718972