4. ALDIZKARIA - 2008ko urtarrilaren 9a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Plantilla Organikoa, Lan Publikoaren Eskaintza, oposizioak eta lehiaketak

3914/2007 EBAZPENA, abenduaren 10ekoa, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak emana. Haren bidez enpresako OLT/EDU izateko lanpostuak betetzeko izangaien bi zerrenda hautaproben bitartez osatzeko deialdia onetsi da: bata, aldi baterako kontratazioak egiteko eta, bestea, zerbitzu berezien egoeran prestakuntza izateko.

Apirilaren 14ko 96/1997 Foru Dekretuaren arabera, aldi baterako kontratazioaren aurretik, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak eta haren erakunde autonomoek bete nahi dituzten lanpostuak eskainiko dizkiete bertako langile finkoei, eta horretarako behar diren hautaprobetarako dei eginen dute, prestakuntzako lanpostuetarako izangaien zerrendak egiteko.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak dituen langile beharrak ikusirik, bidezkoa da deialdi bat onestea, enpresako OLT/EDU izateko izangaien zerrenda bat hautaproben bitartez osatzeko, zerbitzu berezien egoeran prestakuntza izateko, baita beste zerrenda bat lanpostu horretan aldi baterako kontratazioak egiteko ere, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioan eta haren erakunde autonomoetan, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan izan ezik, sortzen diren beharren arabera kontratatzeko.

Horrenbestez, apirilaren 14ko 96/1997 Foru Dekretuan, azaroaren 15eko 347/2004 Foru Dekretuan, Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilariak abenduaren 30ean emandako 199/2004 Foru Aginduan eta Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilariak azaroaren 14an emandako 146/2005 Foru Aginduan xedatutakoarekin bat eta Nafarroako Administrazio Publikoetan Sartzeko Erregelamenduko 42.2.c) artikuluaren arabera, deialdi hauek iragartzen dira:

DEIALDIAK

I.-Enpresako OLT/EDU izateko aldi baterako kontratazioak egiteko izangaien zerrenda bat hautaproben bitartez osatzeko deialdia

Hona hemen deialdiko

ARAUAK

Lehena.-Aditzera ematen da hautaprobak eginen direla enpresako OLT/EDU lanetan arituko diren izangaien zerrenda osatzeko, betiere Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioan eta haren erakunde autonomoetan, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan izan ezik, sortzen diren beharrei erantzuteko.

Aldi baterako kontratatu beharreko izangaien zerrenda hau erabiliko da baldin eta ez badago langile finkoen beste zerrendarik, jadanik prestatua edo geroan noizbait osatzen dena, hala xedatzen baita apirilaren 14ko 96/1997 Foru Dekretuan.

Bigarrena.-Parte-hartzaileen betebeharrak.

2.1. Izangaiek, eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunean, baldintza hauek beteko dituzte:

a) Espainiarra izatea, edo Europar Batasuneko beste estatu batekoa, edo, Europar Batasunak izenpetu eta Espainiak berretsitako nazioarteko itunak direla medio, langileen zirkulazio librea aplikatzen den eremuko estatu batekoa.

Orobat, espainiarren eta Europar Batasuneko beste estatuetako edo aipatu nazioarteko itunek ukitutako estatuetako herritarren ezkontideek hartzen ahal dute parte, zuzenbidez bereizita ez badaude; halaber, haien ondorengoek eta ezkontidearenek, zuzenbidez bereizita ez badaude, 21 urtetik beherakoak badira, edo gorakoak, haien kontura biziz gero.

b) Hemezortzi urte beteak izatea eta erretiroa hartzeko ezarritako adina ez izatea.

c) Eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunean, enpresako OLT/EDU titulua edo haren baliokidea izatea edo titulu hori eskuratzeko eskubideak ordaindu izanaren gordekina.

d) B motako ibilgailuak gidatzeko baimena izatea.

e) Lanpostuaren eginkizunak betetzeko gaitasun fisiko eta psikikoa izatea.

f) Eginkizun publikoetan aritzeko ezgaitu edo gabetua ez egotea eta administrazio publikoren baten zerbitzutik bereizia ez izatea.

g) Espainiako nazionalitatea ez duten izangaiek zinpeko aitorpena edo promesa aurkeztu beharko dute, beren Estatuko Funtzio Publikoan sartzea galarazten dien diziplina-zehapenik edo kondena penalik ez dutela adierazteko.

2.2. Arau honetako 2.1.c) eta 2.1.d) ataletan eskatzen den tituluaren betebeharra hautatzen diren izangaiek frogatu beharko dute, epaimahaiak gainditu dutenen zerrenda argitaratu eta biharamunetik hamar egun balioduneko epean, deialdi guztietarako balio duen seigarren arauan xedaturikoarekin bat.

2.3. Baldintza guztiak eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunerako bete beharko dira, baita hautapen prozedurak eta kontratazioak iraun bitartean ere.

Hirugarrena.-Hautapen prozesuaren bilakaera eta balorazioa.

Hautaprobak ebazpen honen bidez onetsiriko bi deialdietarako balio duten arauetan xedaturikoarekin bat burutuko dira.

Laugarrena.-Aldi baterako kontratatuak izateko izangaiendako deia.

Nafarroako Administrazio Publikoetako Langileen Estatutuaren testu bategina onesten duen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuko 88.b) artikuluan eta hurrengoetan, deialdi honetako arauetan, lanpostuak aldi baterako betetzeko arauak ezartzeko Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilariak 2005eko azaroaren 14an eman zuen Foru Aginduan (2005eko 144. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, abenduaren 2an, argitaratu zen horretan) eta aplikatzekoak diren beste arauetan xedaturikoarekin bat dei eginen zaie izangaiei eta, hala bada, kontratatuko dira.

Langileei dei egiterakoan, aintzat hartuko da Nafarroako Administrazio Publikoetako Langileen Estatutuaren Testu Bateginaren zazpigarren xedapen gehigarriko 3. idatz-zatian ezarritakoa (Nafarroako Foru Komunitatean ezgaitasunen bat duten pertsonek enplegua lortzeari buruzko maiatzaren 31ko 16/2002 Foru Legean emandako idazketaren arabera).

II.-Deialdia, enpresako OLT-EDU lanpostuetan, prestakuntzako egoeran, arituko diren izangaien zerrenda osatzeko

Hona hemen deialdiko

ARAUAK

Lehena.-Deialdia egiten da enpresako OLT-EDU postuan prestakuntza izateko zerbitzu berezien egoeran aritzeko, izangaien zerrenda bat hautaproben bidez osatzeko, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioan eta haren erakunde autonomoetan, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzua alde batera utzita, sortzen diren beharren arabera aldi baterako kontratatzeko.

Prestakuntzaldian aritzeko izangaien zerrenda hau azaroaren 15eko 347/2004 Foru Dekretuko lehen xedapen iragankorrean aipatzen diren langileen zerrenda erabiltzerik ez dagoenean erabiliko da. Foru dekretu horren bidez apirilaren 14ko 96/1997 Foru Dekretua aldatu zen.

Bigarrena.-Parte-hartzaileen betebeharrak.

2.1. Izangaiek, eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunean, baldintza hauek bete beharko dituzte:

a) Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko langile finko izatea, C, D edo E mailakoa edo taldekoa.

b) Lanpostuan gutxienez hiru urteko zerbitzualdia benetan egina izatea.

c) Borondatezko edo nahitaezko eszedentzian ez egotea.

d) Eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunean, enpresako OLT-EDU titulua edo baliokidea izatea edo titulu hori eskuratzeko eskubideak ordaindu izanaren gordekina izatea. Titulu hori ezin izanen da izan langile finkoari jardunean aritzeko balio diona.

e) B motako ibilgailuak gidatzeko baimena izatea.

2.2. Arau honetako 2.1.d), eta 2.1.e) ataletan eskatzen den tituluaren betebeharra hautatzen diren izangaiek frogatu beharko dute, epaimahaiak gainditu dutenen zerrenda argitaratu eta biharamunetik hamar egun balioduneko epean, deialdi guztietarako balio duen seigarren arauan xedaturikoarekin bat.

2.3. Baldintza guztiak eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunerako bete beharko dira, baita dei egiten zaien unean eta prestakuntzak iraun bitartean ere.

2.4. Deialdi honetan ezin dute parte hartu Hezkuntza Departamentuko irakasleek, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuari atxikiriko langileek eta Nafarroako Administrazio Publikoetako Langileen Estatutuaren aplikazio eremutik baztertutako langileek.

Hirugarrena.-Hautapen prozesuaren bilakaera eta balorazioa.

Hautaprobak ebazpen honen bidez onetsiriko bi deialdietarako balio duten arauetan xedaturikoarekin bat burutuko dira.

Laugarrena.-Prestakuntzarako izangaiendako deia.

Izangaiendako deia eta, hala badagokio, prestakuntzarako zerbitzu berezien egoeraren deklarazioa apirilaren 14ko 96/1997 Foru Dekretuan, prestakuntzarako lanpostuetan aritzeko izangaien zerrendak osatu eta kudeatzeko prozedura ezarri zuen Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilariaren abenduaren 30eko 199/2004 Foru Aginduan (157. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa, abenduaren 31koa) eta aplikatzekoak diren gainerako arauetan ezarritakoaren arabera eginen da.

III.-Bi deialdietarako arauak

Lehena.-Eskaerak aurkezteko epea.

Ebazpen honen bidez onetsiriko bi deialdietarako eskaerak aurkezteko epea hogei egun naturalekoa izanen da, deialdi hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Bigarrena.-Eskaerak.

2.1. Deialdietan parte hartzeko eskaerak Nafarroako Gobernuko Erregistro Orokorrean (Karlos III.aren etorbidea, 2, atalondoa, 31002 Iruña) edo Nafarroako Gobernuko erregistro beste edozein bulegotan (zerrenda 2007ko 14. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, maiatzaren 31n) aurkeztu beharko dira, edo, bestela, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 20ko 30/1992 Legeko 38.4 artikuluan adierazitako bideren bat erabiliz.

Eskaera posta bulego batean aurkeztuz gero, gutun-azal irekian eginen da, postako langileek, ziurtatu aurretik, data eta zigilua jar ditzaten.

2.2. Eskaerak I. eranskinean heldu den ereduaren arabera bete beharko dira, aldi baterako kontratazioko izangaien kasuan, eta II. eranskineko ereduaren arabera, prestakuntzarako izangaien kasuan. Eredu horiek Nafarroako Gobernuko Erregistro Orokorrean daude eskuragarri. Interneten bidez ere lortzen ahal dira, www.navarra.es helbidean, bai argitaratzen deneko Aldizkari Ofizialetik abiatuta, bai Zerbitzuen Katalogoan, Enplegu Publikoaren atalean, deialdiari buruz dagoen aiputik abiatuta.

Parte hartzeko eskaeran, izangaiek adierazi behar dute baldintza guztiak betetzen dituztela eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunean.

Parte hartzeko eskaerarekin batera, izangaiek Nortasun Agiri Nazionalaren edo nortasuna eta nazionalitatea eta, hala bada, aldi baterako kontratatuak izateko deialdiko 2.1.a) arauan nazionalitateaz eta ahaidetasunaz eskatzen diren betebeharrak frogatzen dituen agiriaren fotokopia aurkeztu beharko dute bakarrik.

Deialdian eskatutako titululazioaren betebeharra frogatzeko agiriak proba gainditzen duten izangaiek baizik ez dute aurkeztu beharko, epaimahaiak gainditu dutenen zerrenda argitaratu eta biharamunetik hamar egun balioduneko epean, deialdi guztietarako balio duten arauetatik seigarrenean xedatutakoarekin bat. Agiri horiek ez dira parte hartzeko eskaerarekin batera aurkeztu behar.

2.2. atalean aipatzen diren agiriak aurkezten ez dituztenak hautaprobetatik baztertuko dira, eta ordura arteko egintza guztiak baliorik gabe geldituko dira, euren eskaeraren faltsukeria dela-eta legokiekeen erantzunbeharra galarazi gabe.

2.3. Minusbaliotasuna duten lehiatzaileek minusbaliatuak direla frogatzeko agiria aurkeztu beharko dute, organo eskudunak emana. Halaber, ariketak egiteko denbora eta baliabide aldetik behar dituzten egokitzapenak eskatzen ahalko dituzte, horren beharrik izanez gero, eskabidean bertan. Aparteko orri batean, zein ezintasun duten eta zein egokitzapen eskatzen duten adierazi beharko dute.

Hirugarrena.-Izangaien onarpena.

3.1. Behin-behineko zerrendak.

Eskaerak aurkezteko epea bukaturik, Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuko Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Kudeaketako Zerbitzuak izangai onartu eta baztertuen behin-behineko zerrendak ikusgai paratuko ditu Nafarroako Gobernuko iragarki oholean, Iruñeko Karlos III.aren etorbideko 2ko atalondoan.

Egun horretatik aurrera, izangaiek hamar egun balioduneko epea izanen dute erreklamazioak aurkezteko eta eskabidean egindako akatsak zuzentzeko.

3.2. Behin betiko zerrendak.

Erreklamazioak aurkezteko epea bukaturik eta haien gainean ebatzi ondoren, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak, ebazpen baten bidez, izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrendak onetsi eta Nafarroako Gobernuko iragarki oholean (Iruñeko Karlos III.aren etorbideko 2ko atalondoan) argitaratuko ditu, deialdi hauetan aurreikusi diren hautaprobak egiteko egunarekin eta tokiarekin batera.

Onartuen zerrendetan agertzea ez da aski deialdietan eskatutako baldintzak betetzen direla onartzeko. Dei egiterakoan izangaiek aurkeztu behar duten dokumentazioa edo Administrazioak bere eskuetan daukana aztertutakoan, baldintzaren bat betetzen ez dela ohartuz gero, interesdunek deialdietan parte hartzeagatik dituzten eskubide guztiak galduko dituzte.

3.3. Izangai onartu eta baztertuen zerrendak argitaratzearekin ulertuko da interesdunei egin beharreko jakinarazpena egin dela, azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 59. artikuluan aipatzen diren ondorioetarako.

Laugarrena.-Probak.

4.1. Ebazpen honen bidez onetsiriko bi deialdietarako hautapen prozesua proba bakar bat eginez burutuko da, eta zenbait galdera teoriko eta/edo praktikori idatziz erantzutean oinarrituko da, deialdian eskatutako titulazioari, batez ere langileen osasuna zaintzeari buruzkoak.

Proban 10 puntu eskuratu ahalko dira, gehienez ere. Bazterturik geldituko dira horietako ariketaren batean gutxienez gehieneko puntuazioaren erdia lortzen ez duten izangaiak, hau da 5 puntu.

Ariketaren gehieneko iraupena epaimahaiak finkatuko du azterketa hasi aurretik.

4.2. Probetarako deialdi bakarra eginen da eta izangaiek nortasun agiri nazionala edo, bestela, izangaiaren nazionalitatea eta nortasun datuak frogatzen dituen beste agiri baliokideren bat aldean dutela agertu beharko dute. Agertzen ez diren izangaiak baztertuko dira.

4.3. Hautaprobak egiteko orduan, halaxe eskatzen duten minusbaliatuek denbora eta baliabide aldetik zilegi diren egokitzapenak izanen dituzte, eskabidean azaltzen dutenaren arabera.

Bosgarrena.-Epaimahaia.

5.1. Epaimahaiak kide hauek izanen ditu:

Mahaiburua: Carlos Arrieta Del Valle, Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuko Gizarte Prestazioen Zerbitzuko zuzendaria.

Ordezko mahaiburua: Begoña Unzué Vela, Hezkuntza Departamentuko Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendaria.

Mahaikidea: María Aránzazu Percaz Arrayago, OLT/EDU, Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuko Laneko Arriskuen Prebentziorako Atalari atxikia.

Ordezko mahaikidea: Purificación Aliende García, OLT/EDU, Hezkuntza Departamentuko Laneko Arriskuen Prebentziorako Atalari atxikia.

Mahaikidea: María del Mar Pérez de Albéniz Andueza, OLT/EDU, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Laneko Arriskuen Prebentziorako Atalari atxikia.

Ordezko mahaikidea: Idoya Mendaza Hernández, OLT/EDU, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Laneko Arriskuen Prebentziorako Atalari atxikia.

Mahaikidea: langileen ordezkari bat, Administrazio Erroko Langileen Batzordean ordezkaturik dauden sindikatuek proposatu eta izendatu beharrekoa.

Ordezko mahaikidea: langileen ordezkari bat, Administrazio Erroko Langileen Batzordean ordezkaturik dauden sindikatuek proposatu eta izendatu beharrekoa.

Mahaikide idazkaria: Jesús Berraondo Ramírez, Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuko Laneko Arriskuen Prebentziorako Ataleko burua.

Ordezko mahaikide idazkaria: Ana M.ª Ruiz Cirauqui,, OLT/EDU, Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuko Laneko Arriskuen Prebentziorako Atalari atxikia.

5.2. Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legean aipatzen diren abstentzio arrazoietako bat gertatzen denean, epaimahaiko kideek ezin izanen dute epaimahaian parte hartu, eta Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusiari eman beharko diote horren berri.

Izangaiek, halaber, zilegi dute mahaikideak errefusatzea, inguruabar horietako bat izaten denean.

Mahaikideek parte ez hartzeko eta haiek errefusatzeko legez ezarritako arrazoiak gertatzeagatik epaimahaia aldatzen bada, jakinarazi eginen da, lehiakide onartu eta baztertuen zerrendekin batera.

5.3. Epaimahaia hautaprobak hasi baino lehen eratuko da.

Epaimahaia ezin izanen da eratu, ezta aritu ere, kideen gehiengo osoa bertan izan gabe. Halaber, epaimahaiaren eraketak eta jardunak balio izateko, mahaiburuak eta mahaikide idazkariak edo haien ordezkoek bertan egon beharko dute.

5.4. Epaimahaiak gehiengoz erabakiko ditu deialdi hauen arauak ulertu eta aplikatzeko moduaz sor daitezkeen gorabehera guztiak.

5.5. Epaimahaiak aholkulari adituen laguntza eska dezake probarako. Aholkulari horiek beren espezialitate teknikoetan baizik ez dira ariko eta epaimahaiari horietan bakarrik emanen diote laguntza.

Seigarrena.-Gaindituen zerrenda eta agirien aurkezpena.

6.1. Proba kalifikatu ondoren, epaimahaiak ondotik aipatzen diren zerrendak argitaratuko ditu, bereizirik, Nafarroako Gobernuko iragarki oholean eta azken proba egin zen tokian, eta arau honetako 3. atalean adierazi bezala, titulazioari buruz ezarritakoak aurkezteko epea irekiko du. Hona zerrendak:

-Aldi baterako kontratatuak izateko probak gainditu dituzten izangaien zerrenda, guztira lortutako puntuen hurrenkeraren arabera.

-Prestakuntzarako zerbitzu berezietan jarduteko deialdiko probak gainditu dituzten izangaien zerrenda, guztira lorturiko puntuen hurrenkeraren arabera.

Halaber, epaimahaiak Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiari igorriko dizkio arau honetan aipatzen diren zerrendak, onets ditzan, hautapen prozesuaren espediente osoarekin batera.

6.2. Izangaien artean gertatzen diren berdinketak irizpide hauei jarraituz ebatziko dira:

a) Aldi baterako kontratatuak izateko deialdia: Berdinketak jarraituz gero, zozketa bat eginen da Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusiko Langilearen Kudeaketako Zerbitzuan, ukitutako izangaiei deituta.

b) Prestakuntzarako izangaien deialdia: puntuetan berdinketarik gertatuz gero, deialdi honetako eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunean izangaiek aitorturik daukaten antzinatasunaren arabera ebatziko da. berdinketak jarraituz gero, zozketa bat eginen da Langilearen Kudeaketako Zerbitzuan, ukitutako izangaiei deituta.

6.3. Probak gainditu dituztenen zerrenda argitaratzeko egintza berean, epaimahaiak hamar egun balioduneko epea emanen du, ebazpen hori argitaratu eta biharamunetik hasita, probak gainditu dituztenen zerrendan agertzen diren izangaiek agiri hauen fotokopia konpultsatuak aurkez ditzaten:

-Enpresako OLT/EDU titulua edo haren baliokidea izatea edo titulu hori eskuratzeko eskubideak ordaindu izanaren gordekina.

-B motako ibilgailuak gidatzeko baimena.

Titulazio horren frogagiriak Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Kudeaketarako Zerbitzura igorri beharko dira.

Eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunerako bete beharko dira baldintzak, baita hautapen prozesu osoan eta prestakuntzaldiak iraun bitarte ere.

Zazpigarrena.-Enpresako OLT/EDU lanetan aritzeko izangaien zerrendak.

7.1. Behin-behineko zerrendak.

Probak gainditu eta deialdietan eskatzen diren betebehar guztiak betetzen dituzten izangaiak Enpresako OLT/EDUlanetan aldi baterako aritzeko izangaien zerrendetan sartuko dira. Horretarako, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak, ebazpen baten bidez, zerrenda hauek onetsiko ditu, Nafarroako Gobernuko iragarki oholean (Iruñeko Karlos III.aren etorbideko 2ko atalondoan) argitaratuko direnak:

-Enpresako OLT/EDU lanean aldi baterako kontratuarekin aritzeko izangaien zerrenda.

-Enpresako OLT/EDU lanetarako prestakuntzarako zerbitzu berezietan aritzeko izangaien behin-behineko zerrenda.

Bi deialdietarako balio duen seigarren arauan xedaturikoarekin bat eskatutako betebeharrak frogatu ez dituzten izangaiak enpresako OLT/EDU lanetan aldi batez aritzeko izangaien zerrendatik kanpo geldituko dira behin-behinekoz, eta hori egiteko bost egun balioduneko epea izanen dute, behin-behineko zerrendak argitaratu eta biharamunetik hasita.

7.2. Behin betiko zerrendak.

Interesdunek titulazioari dagozkion betebeharrak frogatzen dituztenean, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiaren ebazpenaren bidez izangaien behin betiko zerrendak argitaratuko dira. Aurreko 7.1. atalean aipatzen den epean eskatutako agiriak aurkezten ez dituztenak (behar bezala frogatutako ezinbesteko kasuan izan ezik) eta eskatutako betebeharrak betetzen ez dituztenak hautapen prozesutik baztertuko dira, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiaren ebazpen baten bidez, eta deialdi honetan parte hartzeagatik izan ditzaketen eskubide guztiak galduko dituzte.

7.3. Arau honetan aipatzen diren zerrendetan ageri diren izangaiei ebazpen honen bidez onetsitako deialdietako arauetan xedatutakoarekin bat deituko zaie eta betiere prestakuntzarako izangaiak lehenetsiko dira aldi baterako kontratatuak izateko izangaien aurretik.

Zortzigarrena.-Errekurtsoak.

Epaimahaiak ematen dituen egintza eta ebazpenen kontra gora jotzeko errekurtsoa paratzen ahal da Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiari zuzenduta, errekurtsoaren xede den egintza argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean.

Deialdien kontra, arauen kontra eta haiek aplikatzeko egintzen kontra, epaimahaiak hartutakoak izan ezik, zilegi izanen da gora jotzeko errekurtsoa jartzea, Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, errekurtsoaren xede den egintza argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik kontatuta.

Hori guztia Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 57. artikuluarekin bat, eta urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeak aldatutako Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 114. eta 115. artikuluei jarraikiz.

Iruñean, 2007ko abenduaren 10ean.-Funtzio Publikoaren zuzendari nagusia, Gregorio Eguílaz Gogorza.

I. ERANSKINA

Eskaera eredua

Eskaera, aldi baterako kontratatzeko deialdian parte hartzeko. Deialdia ..........(e)ko ......... zenbakiko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, ........................aren ......................(e)an.

1) Datu pertsonalak.

Izen-deiturak ............................., NAN ................, naziotasuna ..............., jaioteguna .............., helbidea ................, herria ......................, probintzia ......................., posta kodea ........, telefonoak (3 gehienez) ....................................

2) Ezgaitasuna egiaztatzea (bidezkoa denean bakarrik).

f Ezgaitasuna dut eta eskaerarekin batera horren egiaztagiria aurkeztu dut.

f Ezgaitasuna dut eta, horrenbestez, azaltzen dudan egokitzapena eskatzen dut, adierazten ditudan arrazoiengatik (beste orri batean, ezgaitasunaren arrazoiak eta eskatutako egokitzapenak azalduko dira).

3) Euskarazko lanpostuak (deialdian hala adierazten denean bakarrik)

Euskaraz jakitea betebehar duten lanpostuetarako aukera ere baliatu nahi dut eta horretarako adierazten dut:

f Euskarazko Gaitasun Agiria edo ofizialki baliokidetzat hartzen den titulua dudala (2. eta 3. hizkuntz eskakizunak).

f Hizkuntza Eskola Ofizial batean euskarazko laugarren kurtsoa edo Nafarroako Gobernuak antolatutako ikastaroetan bederatzi "urrats" gainditu ditudala (1. hizkuntz eskakizuna).

f Euskara maila neurtzeko proba egitea eskatzen dudala.

4) Horrez gain hauxe azaltzen dut:

Ez dudala karguan aritzea galarazten didan eritasun edo akats fisiko edo psikikorik eta indarra duten xedapenetan ezarritako ezintasunik ez dudala.

Ez naizela diziplina espediente bidez inongo administrazio publikoren zerbitzutik bereizia izan eta ez naizela desgaitua ez eta gabetua ere eginkizun publikoak betetzeko.

Deialdian eskatzen diren tituluak ditudala eta bertako baldintza guztiak betetzen ditudala, eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunean.

Iruñean,........(e)ko ......................aren .............(e)an.

(Sinadura)

II. ERANSKINA

Eskaera eredua

.......................................................... lanpostuan prestakuntzarako izangai berrien deialdian parte hartzeko eskaera. Deialdia ...........(e)ko ........... zenbakiko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, .....(e)ko ...........aren ......(e)an.

1) Datu pertsonalak.

Izen-deiturak ............................., NAN ................, naziotasuna ..............., jaioteguna .............., helbidea ................, herria ......................, probintzia ......................., posta kodea ........, telefonoak (3 gehienez) ....................................

2) Zein lanpostutarako izendatua:

Departamentua

Zerbitzua

Lanpostua

Maila

3) Ezgaitasuna egiaztatzea (bidezkoa denean bakarrik).

f Ezgaitasuna dut eta eskaerarekin batera horren egiaztagiria aurkeztu dut.

f Ezgaitasuna dut eta, horrenbestez, azaltzen dudan egokitzapena eskatzen dut, adierazten ditudan arrazoiengatik (beste orri batean, ezgaitasunaren arrazoiak eta eskatutako egokitzapenak azalduko dira).

4) Euskarazko lanpostuak (deialdian hala adierazten denean bakarrik).

Euskaraz jakitea betebehar duten lanpostuetarako aukera ere baliatu nahi dut eta horretarako adierazten dut:

f Euskarazko Gaitasun Agiria edo ofizialki baliokidetzat hartzen den titulua dudala (2. eta 3. hizkuntz eskakizunak).

f Hizkuntza Eskola Ofizial batean euskarazko laugarren kurtsoa edo Nafarroako Gobernuak antolatutako ikastaroetan bederatzi "urrats" gainditu ditudala (1. hizkuntz eskakizuna).

f Euskara maila neurtzeko proba egitea eskatzen dudala.

5) Horrez gain hauxe azaltzen dut:

Deialdian eskatzen diren tituluak, jardunean egoteko tituluez gain, baditudala eta bertako baldintza guztiak betetzen ditudala, eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean.

Iruñean,........(e)ko ......................aren .............(e)an.

(Sinadura)

Iragarkiaren kodea: F0719288