4. ALDIZKARIA - 2008ko urtarrilaren 9a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

BORTZIRIETAKO GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

Familia langile izateko 2 lanpostu oposizio-lehiaketa murriztuaren bidez betetzeko deialdia. Izendapena.

Nafarroako Administrazio Publikoetan Sartzeko Erregelamendua onesten duen 113/1985 Foru Dekretuan xedatutakoa betez, eta 2 familia langile lanpostu betetzeko probetako epaimahaiak egin duen proposamenarekin bat (deialdia 2007ko 80. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu baitzen, ekainaren 29an), Bortzirietako Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateko Juntak, 2007ko abenduaren 19ko bilkuran, María Pilar Fagoaga Yanci eta Francisca Ramona Ordoqui Ubiria izangaiak izendatzea erabaki zuen, D mailako familia langileak izateko, haiek izan baitira probak gainditu eta puntuaziorik handienak lortu dituzten izangaiak.

Etxalarren, 2007ko abenduaren 20an.-Lehendakaria, Patxiku Irisarri Elizagoien.

Iragarkiaren kodea: L0719963