4. ALDIZKARIA - 2008ko urtarrilaren 9a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

OLLARAN

2008ko karga-tasak

Ollarango Udalak, 2007ko abenduaren 15eko osoko bilkuran, erabaki hau hartu zuen, besteak beste:

1. Ondotik aipatzen diren karga-tasak onestea, nahitaez ordainarazi beharreko zergentzat:

Hirilurraren gaineko kontribuzioa: %0,2761.

Landalurraren gaineko kontribuzioa: %0,6540.

Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga: %4.

Jarduera ekonomikoen gaineko zerga: JEZaren tarifen gainean aplikatu beharreko udal indizea: 1.

Hirilurren balio igoeraren gaineko zerga:

Ezarritako balio errealaren igoera zehatzeko, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/95 Foru Legearen 175. artikuluan ezarritako gutxienekoak aplikatzea.

Karga-tasa %8.

2. Ondoko kanonak eta tasak onestea, ur horniduragatik eta egurraren aprobetxamenduagatik, Saldiserako.

24 euro ur harguneagatik.

6 euro hustubideagatik.

6 euro egurraren aprobetxamenduagatik.

3. Erabaki honek 2008ko urtarrilaren 1ean hartuko du indarra.

4. Iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Ollarango Herriko Etxeko iragarki oholean argitaratzea.

Ollon, 2007ko abenduaren 17an.-Alkatea, Francisco Javier Ecay Ilzarbe.

Iragarkiaren kodea: L0719593