4. ALDIZKARIA - 2008ko urtarrilaren 9a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.6. Beste batzuk

JENDAURREKO INFORMAZIOA, Miranda Argako (Nafarroa) udal mugapeko Miranda Argako hirigunean gas natural kanalizatua banatzeko aurretiko administrazio-baimenerako eskaerari buruzkoa.

Gas naturalaren barne merkataritzarako Europar Batasuneko arauei buruz Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2003/55/EE Zuzentarauan ezarritakoari egokitzeko uztailaren 2ko 12/2007 Legeak aldatu Hidrokarburoen Sektoreari buruzko urriaren 7ko 34/1998 Legeko 73.4 artikuluan ezarritako ondorioetarako, jendaurrean jarri da aurretiko administrazio-baimenerako eskaera hau:

Eskatzailea: Gas Navarra, S.A., helbidea Antso Azkarra etorbideko 26, behea, 31008, Iruña.

Eskaeraren helburua: Miranda Argako udal mugapean, Miranda Argako hirigunean gas natural kanalizatua banatzeko aurretiko administrazio-baimena.

Instalazioen deskribapena: Proiektuko banaketa sarearen presioa 0,1 eta 2 bar artekoa da; sarea Miranda Argako hirigunearen iparraldean, NA-6140 Larraga-Lerin errepideak eta Tafallako errepideak bat egiten duten gunearen inguruan jarriko den armairuko irteeran hasiko da. Sare hori dentsitate handiko polietilenozkoa izanen da eta emariaren arabera diametro ezberdinak izanen ditu, UNE 53333-90 arauari jarraikiz.

Proiektuko sare osoaren luzera 3.579 metro da, gutxi gorabehera.

Aurrekontua: 208.377 euro.

Aditzera ematen da orok jakin dezan. Espedientea Azpiegituren, Instalazioen eta Industria Segurtasunaren Zerbitzuan aztertzen ahalko da, Iruñeko Tomás Caballero Parkea, 1, 5. solairuan. Han berean interesdunek egoki iruditzen zaizkien alegazioak aurkezten ahalko dituzte, hiru kopiatan, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara eman eta biharamunetik hasita 20 eguneko epean.

Iruñean, 2007ko azaroaren 28an.-Azpiegituren, Instalazioen eta Industria Segurtasunaren Zerbitzuko zuzendaria, José Antonio Ayesa Usabiaga.

Iragarkiaren kodea: F0719054