4. ALDIZKARIA - 2008ko urtarrilaren 9a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.5. Estatutuak eta lan hitzarmen kolektiboak

BERRIKUNTZA, ENPRESA ETA ENPLEGU DEPARTAMENTUA. Iragarkia.

Apirilaren 22ko 873/1977 Errege Dekretuaren laugarren artikuluan xedatutakoari jarraikiz eta bertan aurreikusitako ondorioetarako, aditzera ematen da Nafarroako Gobernuko Berrikuntza, Enpresa eta Enplegu Departamentuan, 2007ko abenduaren 10eko 13:00etan aurkeztu direla "Asociación de Inmobiliarias de Navarra" (anagramaz "AINA"), lanbide erakundearen estatutuak. Elkarte horrek Nafarroako Foru Komunitatean dihardu, eta dagokion lanbide eremuak eginkizun horietan aritu eta askatasunez eta nahita elkartzea erabakitzen duten enpresaburuak biltzen ditu.

Eraketa aktaren lehenbiziko bi sinatzaileak hauek dira: Esteban Calahorra Aranda (Alfa 10 Red Inmobiliaria, S.L.) eta José Javier Jiménez Arbilla (Area Split 2006, S.L.). Split 2006, S.L.).

Aditzera ematen da, interesdunei horren berri eman eta jakinaren gainean egon daitezen. Interesdunek honi buruz bidezkoa iruditzen zaiena alegatzen ahal dute, idatziz, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta zortzi eguneko epean.

Iruñean, 2007ko abenduaren 17an.-Lan Zerbitzuko zuzendaria, José María Andueza Azcona.

Iragarkiaren kodea: F0719594