4. ALDIZKARIA - 2008ko urtarrilaren 9a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.4. Dirulaguntzak eta bekak

HEZKUNTZA DEPARTAMENTUA. Iragarkia.

I3 programaren sarrera iraunkorraren lerroan parte hartzeko eskaerak aurkezteko epea irekitzea.

I3 programaren sarrera iraunkorraren lerrorako laguntzak eskatzeko epeak irekitzen direla iragartzen da.

Helburua:

I3 programaren sarrera iraunkorraren lerrorako laguntzen helburua da bultzatzea unibertsitateetako eta I+G ikastetxe publiko eta/edo pribatuetako izaera iraunkorreko lanpostuak funtzionarioek eta/edo ikerketa ibilbide nabarmena duten lan kontratudunek betetzea. Laguntzak 130.000 eurokoak dira.

Eskaerak aurkezteko epea:

Maiatzaren 26ko HZI/1520/2005 Aginduan xedatutakoa kontuan hartuta, aditzera ematen da 2008ko urtarrilaren 10etik 25era bitarte irekita egonen dela programan parte hartu nahi duten entitateek Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuko Lanbide Heziketaren eta Unibertsitateen Zuzendaritza Nagusira eskaerak aurkezteko beharrezko agiriak igortzeko epea, organo hori baita I3 programaren kudeatzailea. Agindu hark ezarri zuen I3 programa, Hezkuntza eta Kultura Ministerioak eta Nafarroako Foru Komunitateak 2007rako sinatutako Lankidetzarako Protokolo Orokorrari eta berariazko hitzarmenari jarraikiz.

Eskaerak aurkezteko prozedura:

Interesa duten entitateek Lanbide Heziketaren eta Unibertsitateen Zuzendaritza Nagusira igorri beharko dute, aipatutako epearen barruan, ikertzaileak hautagaitza aurkezteko emandako baimenaren agiria, bai eta eskaera kodea ere. Agiriak lortzeko, aski izanen da Hezkuntza eta Zientzia Ministerioaren webguneko galdetegi bat betetzea (http://www.mec.es/ciencia/programai3). Behin agiriak jaso eta gero, organo kudeatzaileak Foru Komunitateari dagokion eskaera bateratuan sartuko ditu, finantzaketa jasotzeko I3 programaren kontura.

Argibide gehiago nahi izanez gero, hona jo:

Unibertsitateko Irakaskuntza, Hedapen eta Ikerketa Zerbitzua.

Zientzia Sustatzeko eta Bultzatzeko Atala.

Santo Domingo aldapa, 8. zk., 31001 Iruña.

Telefonoak: 848 42 62 71, 848 42 60 72.

Iruñean, 2007ko abenduaren 18an.-Unibertsitateko Irakaskuntza, Hedapen eta Ikerketa Zerbitzuko zuzendaria, María Antonia del Burgo Tajadura.

Iragarkiaren kodea: F0719480