39. ALDIZKARIA - 2008ko martxoaren 26a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

IRUÑA

Diru-laguntzetarako deialdi publikoa

Diru-laguntzen deialdia, haien kargura 0 eta 12 urte bitarteko haurrak dituzten familiei banakako ebaluazio-araubidean diru-prestazioak emateko, bizitza pertsonala, lanekoa eta familiarra bateragarri egite aldera. 2008. urtea.

Iruñeko Udaleko Alkatetzak 2008/02/25ean emandako ebazpenaren bitartez, diru-laguntzak banakako ebaluazio-araubidean emateko deialdia onetsi du, 2008. urtean haien kargura 0 eta 12 urte bitarteko haurrak dituzten familiei diru-prestazioak emateko, bizitza pertsonala, lanekoa eta familiarra bateragarri egite aldera.

Oinarrien xedea: aipatutakoa.

Aurreikusitako zenbatekoa, gehienez: 110.000,00 euro.

Oinarriak, non: Iruñeko Udaleko Erregistro Orokorrean -Casa Marceliano etxean (Merkatuko kalea, 7 eta 9)- eta Iruñeko Udaleko auzo-unitateetan eta oinarrizko laguntza-zerbitzuetan.

Eskabideak non eta noiz arte aurkeztu: Iruñeko Udaleko auzo-unitateetan eta oinarrizko laguntza-zerbitzuetan, eskatutako agiriekin batera, deialdia onetsi eta hortik aitzina, 2008/12/31ra bitarte.

Iruñean, 2008ko otsailaren 28an.-Gizarte eta Ongizate eta Kirol zinegotzi delegatua, Francisco Javier Lorente Pérez.

Iragarkiaren kodea: L0803630