39. ALDIZKARIA - 2008ko martxoaren 26a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.4. Dirulaguntzak eta bekak

29/2008 EBAZPENA, otsailaren 8koa, Antolamenduaren, Kalitatearen eta Berrikuntzaren zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitatean 2008ko Eskola Ibiltarien Programan parte hartzeko deialdia ebatzi eta Hezkuntza eta Zientzia Ministerioaren laguntzak udaberriko txandan parte hartuko duten ikastetxeei ordaintzeko agindua ematen duena. Deialdia urriaren 31ko 88/2007 Ebazpenaren bidez onetsi zen.

Antolamendu eta Berrikuntza Zerbitzuak aurkeztu duen txostenak azaltzen du beharrezkoa dela "Eskola Ibiltariak-2008" Programan parte hartzeko aukeratu diren ikastetxeen zerrenda eta bakoitzari egokitu zaizkion ibilbideak eta egunak argitara ematea, baita erreserban eta kanpoan geratu diren ikastetxeena ere, horretarako eratu den Batzordearen Aktan adierazitakoari jarraikiz. Azaltzen du, halaber, eman behar diren diru-laguntzak ordaindu behar direla.

Kontuan izanik Hezkuntza eta Zientzia Ministerioak Nafarroako Gobernuaren kontu orokorrean 20.921,00 euro sartu dituela udaberriko txandan parte hartuko duten ikastetxe nafarrentzat, jarduera prestatu eta bidaiak egiteko.

Hori horrela, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22.1 artikuluko d) letrak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. "Eskola Ibiltariak-2008" Programaren barruan Nafarroako Foru Komunitateari eman zaizkion ibilbideak honako ikastetxe hauei esleitzea eta programan parte hartzeko data adieraztea:

HERRIA IKASTETXEA ESLEITUTAKO IBILBIDEA DATAK

SANTAKARA "N.ª Sra de la Asunción" HLHIP TOLEDO Apirilaren 1etik 7ra

MILAGRO "N.ª Sra del Patrocinio" HLHIP ASTURIAS Apirilaren 20tik 26ra

CINTRUENIGO "Otero de Navascués" HLHIP BALEARRAK Maiatzaren 13tik 19ra

CAPARROSO "Virgen del Soto" IP VALENTZIAKO ERK. Maiatzaren 13tik 19ra

TUTERA "Virgen de la Cabeza" HLHIP GALIZIA Maiatzaren 13tik 19ra

FITERO "Juan de Palafox" HLHIP MURTZIA Maiatzaren 13tik 19ra

VALTIERRA "Félix Zapatero" HLHIP KANARIA HANDIA Maiatzaren 20tik 26ra

ITUREN/ARESO "Ituren" IP / "Areso" IP EKIALDEKO ANDALUZIA Maiatzaren 27tik ekainaren 2ra

CABANILLAS "San Juan de Jerusalén" HLHIP ASTURIAS Urriaren 19tik 25era

TUTERA "Elvira España" HLHIP TOLEDO Azaroaren 4tik 10era

ABLITAS "San Babil" HLHIP MENDEBALDEKO ANDALUZIA Azaroaren 25etik abenduaren 1era

2. Ondoko ikastetxeak erreserban uztea, lehentasun hurrenkera honetan:

HURRENKERA IZENA HERRIA

1 "Francisco Arbeloa" HLHI AZAGRA

2 "El Castellar" HLHIP VILLAFRANCA

3 "Mendialdea" HLHIP BERRIOZAR

4 "Sta María Vicenta" HLHIP CASCANTE

5 "Irain" HLHIP LESAKA

6 "Erleta" HLHIP LEITZA

3. Udaberriko txandan parte hartuko duten ikastetxeei zenbateko hauek ordaintzea, ebazpen hau sinatzean:

HERRIA IFZ IKASTETXEA ZENBATEKOA

SANTAKARA S3199185D "N.ª Sra de la Asunción" HLHIP 1.900,00

MILAGRO S3199143C "N.ª Sra del Patrocinio" HLHIP 1.542,00

CINTRUENIGO S3199151F "Otero de Navascués" HLHIP 4.680,00

CAPARROSO S3199202G "Virgen del Soto" IP 1.542,00

TUTERA S3199210J "Virgen de la Cabeza" HLHIP 1.900,00

FITERO S3199127F "Juan de Palafox" HLHIP 1.900,00

VALTIERRA S3199147D "Félix Zapatero" HLHIP 4.680,00

ITUREN S3199027H "Ituren" IP 2.777,00

GUZTIRA 20.921,00

4. Ekonomia eta Ogasun Departamentuari eskatzea ordainketa agindua eman dezala, 2008ko Gastuen Aurrekontuko "Eskola Ibiltarientzako laguntzak" izeneko 422004 42130 2269 322D00 kontusailaren kargura. Guztira 20.921,00 euro dira.

5. Programan egindako gastuak programa bukatutakoan justifikatzeko eskatzea, uztailaren 6ko 250/1992 Foru Dekretuan eta hori garatzen duten xedapenetan ezarritakoari jarraikiz.

6. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadila agintzea.

7. Ebazpen hau igortzea Ekonomia eta Ogasun Departamentuak Hezkuntza Departamentuan duen kontu-hartzaileari, Antolamendu eta Berrikuntza Zerbitzuari, Aurrekontuen Atalari, Helduen Hezkuntzaren eta Lurralde Lankidetzako Programen Atalari, Kudeaketa Ekonomikoaren Bulegoari eta interesdunei, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2008ko otsailaren 8an.-Antolamenduaren, Kalitatearen eta Berrikuntzaren zuzendari nagusia, Teresa Aranaz Jiménez.

Iragarkiaren kodea: F0802820