39. ALDIZKARIA - 2008ko martxoaren 26a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.2. Plantilla Organikoa, Lan Publikoaren Eskaintza, oposizioak eta lehiaketak

ERRONKARI

2008ko plantilla organikoa

Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren Testu Bategina onesten duen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren 19 eta 20. artikuluetan ezarritakoari jarraituz, aditzera ematen dira Udal honetako 2008ko plantilla organikoa eta lanpostuen zerrenda. 2007ko abenduaren 18ko osoko bilkuran onetsi zen, aurrekontuaren hasierako onespenarekin batera eta Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen 236. artikuluan ezarritakoari jarraituz. Plantillaren hasierako onespenaren iragarkia 2008ko 15. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, otsailaren 1ean.

Funtzionarioak

Lanpostuaren izena: Erronkariko eta Urzainkiko Udalen Batasuneko idazkaria. Buru den udala: Erronkariko Udala. Maila: A. Sarbidea: O.L. Egoera: hutsik.

Lanpostuaren izena: zerbitzu anitzetako menpeko langile eta albientea. D mailakoa. Lanpostu kopurua: 1. Sarbidea: O.L. Mailako osagarria: %12. Lanpostuko osagarria: %5,36. Egoera: lanpostu betea.

Lan-kontratudunak

Lanpostuaren izena: administrari laguntzailea, lanaldi partzialean (%50eko lanaldia). Maila: D. Sarbidea: O.L. Mailako osagarria: %12. Lanpostuko osagarria: %8,86. Lanpostu kopurua: 1. Egoera: hutsik. Baldintza berariazkoak: Udalaren 2001-12-18ko erabakia.

Funtzionarioen izenen zerrenda

Antonio Jesús Artuch Sarriés. Zerbitzu anitzetako menpeko langile eta albientea. D maila. 5. gradua. Sarbidea: O.L. Mailako osagarria: %12. Lanpostuko osagarria: %5,36. Egoera: jardunean. Antzinatasuna: 1981eko urtarrilak 1.

Administrazio araubideko langileen izenen zerrenda

Carlos Manuel Sorli Peña. A mailakoa. Erronkariko eta Urzainkiko Udalen Batasuneko bitarteko idazkaria. Administrazio-kontratuduna. Sarbidea: O.L. Maila: A. Lanpostuko osagarria: %23,16. Egoera: Jardunean. Antzinatasuna: 1993ko ekainak 22.

Erronkarin, 2008ko otsailaren 26an.-Alkate udalburua, Agapito Boj Gárate.

Iragarkiaren kodea: L0803334