39. ALDIZKARIA - 2008ko martxoaren 26a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

MALERREKAKO ZERBITZU OROKORREN MANKOMUNITATEA

Etxez etxeko laguntza zerbitzuen tasak arautzen dituen ordenantza. Tasen onespena

Mankomunitateko Batzarrak, 2007ko azaroaren 6an egindako bilkuran, etxez etxeko laguntza zerbitzuen tasa aldaketa onestea erabaki zuen.

2007ko 154. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, abenduaren 12an, argitaratu eta jendaurreko epea alegaziorik aurkeztu gabe iragan denez, behin betiko onetsita gelditu da. Beraz, honako hauek dira 2008. ekitaldiko tasak:

1.-Diru-sarrerak baldin badira laguntza pentsioaren adinakoak edo txikiagoak: ordaindu beharretik salbuetsita.

2.-Laguntza pentsioaren eta LGSaren %60aren arteko diru-sarrerak: 0,54 euro/ordua.

3.-LGSaren %60tik %75era bitarte: 0,77 euro/ordua.

4.-LGSaren %75etik %90era bitarte: 1,15 euro/ordua.

5.-LGSaren %90etik %105era bitarte: 1,34 euro/ordua.

6.-LGSaren %105etik %120ra bitarte: 1,53 euro/ordua.

7.-LGSaren %120tik %135era bitarte: 2,30 euro/ordua.

8.-LGSaren %135etik %150era bitarte: 3,06 euro/ordua.

9,-LGSaren %150etik %165era bitarte: 3,84 euro/ordua.

10.-LGSaren %165etik %180ra bitarte: 4,60 euro/ordua.

11.-LGSaren %180tik gora: 5,37 euro/ordua.

Donezteben, 2008ko otsailaren 25ean.-Mankomunitateko burua, Miguel Angel Petrirena Azpiazu.

Iragarkiaren kodea: L0803144