39. ALDIZKARIA - 2008ko martxoaren 26a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

ZANGOZA

Zangozako oinezkoendako eremuetan ibilgailuen sarbide murriztua arautzen duen ordenantzaren aldaketa. Hasierako onespena

Zangozako Udalak, 2008ko otsailaren 26an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Zangozako oinezkoendako eremuetan ibilgailuen sarbide murriztua arautzen duen ordenantzaren aldaketa.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan, maiatzaren 31ko 15/2002 Foru Legeak emandako testu berriaren arabera, xedatutakoari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da hogeita hamar egunez, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta udalaren iragarki oholean argitaratzen denetik aitzina, epe horretan bizilagun eta bidezko interesa dutenek hura aztertu eta nahi dituzten erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Hasierako onespena behin betikoa bilakatuko da, baldin eta erreklamazio, kexa edo oharrik aurkezten ez bada.

Zangozan, 2008ko otsailaren 27an.-Alkatea, Eskisábel Suescun Hualde.

Iragarkiaren kodea: L0803331