39. ALDIZKARIA - 2008ko martxoaren 26a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

OTSAGABIA

Ordenantza fiskala. Behin betiko onespena

Otsagabiko Udalak, 2007ko abenduaren 12ko bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea aldaketa 7. ordenantza fiskalean, erran nahi baita, Eremu publikoko eta herrilurretako zoru, hegalkin eta zorupeko aprobetxamendu berezien tasak arautzen dituen horretan, zenbatekoen eranskinari dagokion bezainbatean.

Behar den iragarkia 2008ko 7. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, urtarrilaren 16an, eta jendaurreko epea inork erreklamazio, kexa edo oharrik aurkeztu gabe iraganik, behin betikoz onetsitzat jo da delako aldaketa, eta argitara ematen da haren edukia; hori guztia, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/2008 Foru Legearen 262.2 artikuluan xedatuari jarraituz.

"Eremu publikoko eta herrilurretako zoru, hegalkin eta zorupeko aprobetxamendu berezien tasak arautzen dituen ordenantzako zenbatekoen eranskina.

I. epigrafea.-Zoruko aprobetxamendu bereziak.

I.1. Mahaiak, aulkiak eta mahaitxoak: 40 euro/denboraldia.

I.2. Merkatu eta azoka txikiak:

-Salgunea paratuta: 10 euro, egunean.

-Salgunerik paratu gabe (ibilgailuan): 1 euro, egunean.

Zenbateko horiek hasierako preziotzat hartuko dira, esleipena enkante bidez egiten bada.

I.3. Bertzelako aprobetxamenduak:

-Feriako barrakak: 15 euro, egunean.

II. epigrafea.-Hegalkineko aprobetxamendu bereziak.

-Tasa elektrikoak: enpresa hauek udal mugapean fakturatzen dituzten dirusarrera gordinen %1,5.

-Konpainia telefonikoa: fakturazioaren %1,9, Compañía Telefónica Unipersonal, S.A.ren araubide berezian xedatuari jarraikiz.

III. epigrafea.-Zorupeko aprobetxamendu bereziak.

Gasbideen eta bertze elementu batzuen tasak: Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioak kudeatzen dituen tarifak."

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Otsagabian, 2008ko otsailaren 26an.-Alkate udalburua, Juan Manuel Tohane Contín.

Iragarkiaren kodea: L0803292