39. ALDIZKARIA - 2008ko martxoaren 26a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

LERIN

2008ko ekitaldiko zerga-tasak

Leringo Udalak, 2008ko otsailaren 13an egin bilkuran, hasiera batean onestea erabaki zuen 2008ko ordenantza hauen tarifen gaineko eranskinaren aldaketa:

-Agiriak luzatu eta tramitatzeko tasak arautzen dituen ordenantza fiskala.

-Leringo hilerriaren erabilera eta horren truke ordaindu beharreko eskubide eta tasak arautzen dituen ordenantza.

Gainerako tasak: gaur egun indarra dutenak.

Gainerako ordainarazpenak bakoitza bere espedientean agertzen dira.

Espedientea jendaurrean egonen da, 30 egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek eta bidezko interesa dutenek azter dezaten eta erreklamazio, kexa edo oharrak egin ditzaten, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 b) artikuluan eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 11. artikuluan eta hurrengoetan agindutakoari jarraikiz.

Jendaurreko epea inork alegaziorik aurkeztu gabe iraganda, espedientea behin betikoz onetsitzat joko da, eta erabakia, berriz, irmotzat.

Lerinen, 2007ko otsailaren 15ean.-Alkatea, sinadura ulertezina.

Iragarkiaren kodea: L0803311