39. ALDIZKARIA - 2008ko martxoaren 26a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

CADREITA

Cadreitako Udal Planeko aldaketa xehakatua. Hasierako onespena

Cadreitako Udalak, 2008ko otsailaren 11n egin bilkuran, hasiera batean onestea erabaki zuen "maisu-maistren pisua" izeneko eraikinaren aldaketa xehakatua, haien erabilera bizitegikoa izanik ekipamendukoa izan dadin, Cadreitako Udalak sustaturik.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 74. artikuluan ezarritakoa bete dadin, espedientea hilabetez egonen da jendaurrean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita; epe horretan, interesdunek eskura izanen dute espedientea udal bulegoetan, egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten.

Argitara ematen da, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legean xedatutakoari jarraituz.

Cadreitan, 2008ko otsailaren 28an.-Alkatea, Alfonso Montori Prat.

Iragarkiaren kodea: L0803241