39. ALDIZKARIA - 2008ko martxoaren 26a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

AURITZ

Estalpe eta ongarritegien eraikuntza arautzen duen udal ordenantza. Hasierako onespena

Aurizko Udalak, 2007ko urriaren 4an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Estalpe eta ongarritegien eraikuntza arautzen duen udal ordenantza.

Ondoren, 2008ko otsailaren 7ko erabakiaren bidez, 8. artikuluan aipatzen den eraikinen zerrendari beste zerrenda bat erantsi zaio, eta, hortaz, beharrezkoa da berriz jendaurrean jartzea, herritarren defentsa-eza saihesteko.

Ordenantza hori jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatutakoari jarraikiz.

Jendaurreko epean alegaziorik aurkezten ez bada, ordenantza behin betikoz onetsita geldituko da, eta behin betiko testua Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean emanen da argitara.

Auritzen, 2008ko otsailaren 21ean.-Alkatea, José Irigaray Gil.

Iragarkiaren kodea: L0803524