39. ALDIZKARIA - 2008ko martxoaren 26a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.6. Beste batzuk

31/2008 FORU AGINDUA, otsailaren 19koa, Ekonomia eta Ogasun kontseilariak emana, Gasteiz eta Arabako Aurrezki Kutxa-Vital Kutxari Nafarroako Ogasun Publikoaren gordailu-entitate laguntzaile izaera aitortzen diona.

2008ko urtarrilaren 28an, Gasteiz eta Arabako Aurrezki Kutxa-Vital Kutxak Nafarroako Zerga Ogasunaren gordailu-entitate laguntzailearen izaera lortzeko baimena eskatu zuen.

Nafarroako Foru Komunitateko dirubilketari buruzko erregelamendua onesten duen uztailaren 2ko 177/2001 Foru Dekretuaren 78. artikuluak ezartzen du Ekonomia eta Ogasun Departamentuari eskatu behar zaiola izaera hori lortzeko baimena. Beste alde batetik, departamentu horretako kontseilariari dagokio kasuan kasuko kontuak irekitzeko baimena ematea, Nafarroako Ogasun Publikoari buruzko abenduaren 26ko 8/1988 Foru Legearen 93.1 artikuluan ezarritakoari jarraikiz.

Horrenbestez,

AGINDU DUT:

Lehena.-Gasteiz eta Arabako Aurrezki Kutxa-Vital Kutxa (IFK G -01104256) Nafarroako Ogasun Publikoaren entitate laguntzailetzat jotzea.

Bigarrena.-Gasteiz eta Arabako Aurrezki Kutxa-Vital Kutxari baimena ematea honako hauek irekitzeko: kontu korronte orokor bat, Nafarroako Foru Komunitatearen izenean, eta behar dituen dirubilketako kontu murriztuak, "Nafarroako Foru Komunitatea, dirubilketan laguntzeko kontu mugatua" izenean.

Hirugarrena.-Aipatu entitateak Nafarroako Foru Komunitateko dirubilketari buruzko erregelamendua onesten duen uztailaren 2ko 177/2001 Foru Dekretuaren II. liburuaren II. kapituluan ezarritakoa beteko du.

Laugarrena.-Kontabilitate Atalak dagokion kontabilitate orokorreko kontua irekiko du.

Bosgarrena.-Interesak berrikusi arte, kontu korronte orokorraren interes tasa entitatearen interes arrunta izanen da eta sei hilean behin ordainduko da.

Seigarrena.-Foru agindu hau Gasteiz eta Arabako Aurrezki Kutxa-Vital Kutxari eta Ekonomia eta Ogasun Departamentuko Dirubilketa Zerbitzuari, Diruzaintza Atalari eta Kontabilitate Atalari jakinaraztea, eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadila xedatzea.

Iruñean, 2008ko otsailaren 19an.-Ekonomia eta Ogasun kontseilaria, Alvaro Miranda Simavilla.

Iragarkiaren kodea: F0803030