38. ALDIZKARIA - 2008ko martxoaren 24a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

GOIZUETA

Udal hilerriaren erabilera eta hura erabiltzeko eta hartan zerbitzu egiteko eskubide eta tasak arautzen dituen ordenantza fiskala Hasierako onespena

Goizuetako Udalbatzak, 2008ko otsailaren 25ean eginiko osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Goizuetako hilerria erabiltzeko eta hura erabiltzeko eta hartan zerbitzu egiteko eskubide eta tasak arautzen dituen ordenantza.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluari jarraikiz, onetsitako ordenantza jendaurrean egongo da.

Iragarki hau Nafarroako Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara eman ondorengo egunetik hasita, hogeitamar egun balioduneko epean, interesdunek espedientea aztertu eta nahi izanez gero erreklamazioak, kexak edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epea igaro ondoren, inongo alegaziorik ez balego, ordenantza behin betiko onetsita geldituko da, eta bere testu osoa Nafarroako Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratuko da.

Goizuetan, 2008ko otsailaren 26ean.-Alkatea, Miguel José Lekuona Salaberria.

Iragarkiaren kodea: L0803275