II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.3. BESTELAKO XEDAPENAK
2.3.5. Beste batzuk
TAFALLA
Tafallako Udalaren eta Unitec Europa, S.A.ren arteko hirigintzako hitzarmenaren onespena
Tafallako Udalak, 2008ko urtarrilaren 31n egin osoko bilkura berezian, 2008ko urtarrilaren 29ko bilkura arruntaren osagarria baitzen, honako hau erabaki zuen:
AR-7An, 31. poligonoko 331., 332., 333., 334., 354. eta 355.lurzatietan H.A.P.O.a aldatzeko beharrezko klausulak ezartzeko xedearekin Tafallako Udalaren eta Unitec Europa, S.A.ren arteko hirigintzako hitzarmena ikusirik.
Ikusirik Hirigintza Zerbitzuetako Alorreko zuzendariak 2008ko urtarrilaren 22an emaniko txostena eta legelariak 2008ko urtarrilaren 29an emanikoa, baita Hirigintzako Batzordearen irizpena ere, 2008ko urtarrilaren 23an eta 28an eman baitzen,
ERABAKI DA:
"Jendaurrean edukitzea 20 eguneko epean Tafallako Udalak eta Unitec Europa, S.A.k sinatu beharreko hirigintzako hitzarmena, 35/2002 Foru Legearen 24.2 artikuluari jarraikiz."
Onetsitako agiria udal bulegoetan egonen da jendaurrean, hogei egunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita, interesdunek aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten; hori guztia Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legean xedatutakoa aplikatuz.
Tafallan, 2008ko otsailaren 12an.-Alkatea, Cristina Sota Pernaut.
Iragarkiaren kodea: L0802828