II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.3. BESTELAKO XEDAPENAK
2.3.5. Beste batzuk
JAITZ
Herrian ehiza barruti publikoa eratzeko proiektua
Nafarroako Ehizari eta Arrantzari buruzko abenduaren 22ko 17/2005 Foru Legea betetzeko, aditzera ematen da hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, jendaurrean egonen dela Jaizko eta Gesalazko Udalen bulegoetan ehiza barruti publikoa eratzeko proiektuari buruzko espedientea, barrutian sartu beharreko lurren jabeek aukera izan dezaten beren lurrak proiektatutako barruti horretan sartzeari espresuki uko egiteko.
Barrutian sartu beharreko mugapeak: Jaizko Udala, Muezko Kontzejua eta Gesalazko Udalaren ardurapean ziren Kontzejuak: Iruxo, Biguria eta Arzotz.
Jaitzen, 2008ko otsailaren 20an.-Alkatea, José Luis Anocibar Ilzarbe.
Iragarkiaren kodea: L0802876