38. ALDIZKARIA - 2008ko martxoaren 24a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

IRUÑA

Diru-laguntzetarako deialdi publikoa. Diru-laguntzak banakako ebaluazio-araubidean emateko deialdia, errehabilitazio etxeetako egonaldiak ordaintzeko diru-prestazioak emate aldera. 2008. urtea

Iruñeko Udaleko Alkatetzak 2008ko otsailaren 12an emaniko 1/BD RAL ebazpenaren bitartez, diru-laguntzak banakako ebaluazio-araubidean emateko deialdia onetsi da, 2008. urtean errehabilitazio etxeetako egonaldiak ordaintzeko diru-prestazioak emate aldera.

Oinarrien xedea: aipatutakoa.

Esleitzeko era: deialdi publikoa

Aurreikusitako zenbatekoa, gehienez: 47.736,00 euro.

Oinarriak, non: Iruñeko Udaleko Erregistro Orokorrean -Casa Marceliano etxean (Merkatuko kalea, 7 eta 9)- eta Iruñeko Udaleko auzo-unitateetan.

Eskabideak non eta noiz arte aurkeztu: Gizarte Ongizate eta Kirol Alorreko auzo-unitateetan, betiere galdatutako agiriekin batera, 2008ko abenduaren 31ra arte.

Iruñean, 2008ko otsailaren 14an.-Gizarte eta Ongizate eta Kirol zinegotzi delegatua, Francisco Javier Lorente Pérez.

Iragarkiaren kodea: L0803234