38. ALDIZKARIA - 2008ko martxoaren 24a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

IRUÑA

Konpentsazio batzordearen estatutuak: Iruñeko Udal Planeko ARZ-13ko UE-1eko exekuzio unitatea (Biritxitu-U.I. XIko ZN-1). Hasierako onespena

Iruñeko Udalaren Tokiko Gobernu Batzarrak, 2008ko otsailaren 5ean, erabaki hau hartu zuen:

JOB 05-FEB-08 (7/UV)

"Ikusirik Iruñeko Udal Planeko ARZ-13ko UE-1eko exekuzio unitatearen (Biritxitu-U.I. XIko ZN-1) konpentsazio batzordearen estatutuak, Victorino Gamen Sagardoy jaunak, Elías Elilzalde Etxarri jaunak, Miguel Istúriz Leránoz jaunak eta Alfonso Zoroquiain Unzu jaunak aurkeztu baitituzte tramitatzeko, eta Udaleko Hirigintza Gerentziako Zerbitzu Juridikoaren zuzendariak 2008ko urtarrilaren 25ean eman txostenari jarraikiz.

1.-Hasiera batez onestea ARZ-13ko UE-1eko exekuzio unitatearen (Biritxitu-U.I. XIko ZN-1) konpentsazio batzordearen estatutuak, behar bezala eginbideturiko espedientean dagoen agiriari jarraikiz.

2.-Erabaki hau ARZ-13 banaketa eremuko lurzatien jabeei banan-banan jakinaraztea.

3.-Espedientea jendaurrean edukitzea 20 egunean, erabaki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita".

Iruñean, 2008ko otsailaren 12an.-Alkatea, María Yolanda Barcina Angulo.

Iragarkiaren kodea: L0802974