38. ALDIZKARIA - 2008ko martxoaren 24a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

ERRIBERRI

Erriberriko U.E.-R3 unitatea urbanizatzeko eta birzatitzeko proiektua. Behin betiko onespena

Alkatetzak 2008ko urtarrilaren 11n eman ebazpenaren bidez, behin betiko onetsi dira Erriberriko U.E.-R3 unitatea urbanizatzeko eta birzatitzeko proiektuak.

Aditzera ematen da, interesdun guztiek jakin dezaten eta Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 151. artikuluan xedatutakoa betetzeko.

Erriberrin, 2008ko otsailaren 20an.-Alkatea, M. Carmen Ochoa Canela.

Iragarkiaren kodea: L0802899