II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.3. BESTELAKO XEDAPENAK
2.3.5. Beste batzuk
ITUREN
Lurraldea Okupatzeko Estrategiaren eta Ereduaren onespena (LOEE)
Iturengo Udalak, 2008ko otsailaren 11n egin osoko bilkuran, Lurraldea Okupatzeko Estrategia eta Eredua onetsi du, María Urmeneta Fernández eta Francisco Javier Chocarro San Martín arkitektoek prestatua, eta erabaki du jendaurrean edukitzea hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik aitzina kontatzen hasita, horren edukiarekin zerikusia duten iradokizunak edo oharrak jasotzeko. Epe horretan, Lurraldea Okupatzeko Estrategia eta Ereduaren agiriak edozein interesdunek aztertzen ahalko ditu udal bulegoetan.
Argitara ematen da, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 70.1 artikuluan ezarritakoa betetzeko.
Iturenen, 2008ko otsailaren 13an.-Alkate udalburua, Miguel Angel Petrirena Azpiazu.
Iragarkiaren kodea: L0802458