38. ALDIZKARIA - 2008ko martxoaren 24a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

ITUREN

Arau Subsidiarioen egiturazko determinazioen aldaketa. Hasierako onespena

Iturengo Udalak, 2008ko otsailaren 11ko osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea Planeamenduko Arau Subsidiarioetako antolamenduko egiturazko determinazioen aldaketa, lurzoru urbanizagarri sektorizatu gisa sailkatzeko ondoko lur hauek, plan partzialari dagokion antolamendu xehakatua izanen dutelarik: Iturengo 2. poligonoko 273. lurzatia eta 2. poligonoko 274, 275, 279 eta 21. lurzatien parte bat. Iturengo Udala da sustatzailea.

Espediente hori udal bulegoetan dago, interesdunek bidezko alegazioak aurkez ditzaten, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita.

Iturenen, 2008ko otsailaren 13an.-Alkatea, Miguel Angel Petrirena Azpiazu.

Iragarkiaren kodea: L0802457