38. ALDIZKARIA - 2008ko martxoaren 24a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

GALAR

Xehetasun azterlana. Hasierako onespena

Galar Zendeako Udalak, 2008ko urtarrilaren 31n egin bilkuran, hasiera batean onestea erabaki zuen Ezkirozko 2. poligonoko 49. lurzatiaren xehetasun azterlana, Héctor Senosiain Elcano jaunak sustatua.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 76. artikuluan ezarritakoari jarraituz, espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen. Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, dokumentua behin betiko onetsiko da, bidezkoa bada.

Getze-Galarren, 2008ko otsailaren 15ean.-Alkatea, Ricardo Ariz Imízcoz.

Iragarkiaren kodea: L0802868