II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.3. BESTELAKO XEDAPENAK
2.3.5. Beste batzuk
BAZTAN
Xehetasun azterlanaren eranskina. Behin betiko onespena
Baztango Udalak ondotik ematen den erabakia hartu zuen 2008ko otsailaren 11n egin osoko bilkura arruntean:
1. Behin betiko onestea Iruritako 14. poligonoko 46. lurzatiaren xehetasun azterlanaren eranskina, Belardi arkitektoak prestatu eta EHAEOk 2007ko otsailaren 23an ikus-onetsia, espres irekitako espedientearen parte baita. Udal Planean (behin betiko onetsia Tokiko Gobernu Batzarrak 2007ko maiatzaren 11n egin bilkuran hartu zen 17-2 erabakiaren bidez) zehazturiko II. motako eraikin sendotua den Isterrenea etxeari dagokio eta Baztango, S.L. da sustatzailea.
Argitara ematen da, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 76. artikuluan xedatutakoari jarraikiz.
Baztanen, 2008ko otsailaren 25ean.-Alkatea, Virginia Alemán Arrastio.
Iragarkiaren kodea: L0803267