38. ALDIZKARIA - 2008ko martxoaren 24a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

ARBIZU

Xehetasun azterlanaren hasierako onespena

Arbizuko Udalak, 2008ko otsailaren 21ean egindako osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea xehetasun azterlan bat, 1 poligonoko 1012. lurzatiaren fasekako aprobetxamendukoa; lurzatia herri honetako Utzubar industrialdean dago eta xehetasun azterlana Raul Aguirre Silesek sustatu du.

Hasierako onespen hau jendaurrean egonen da hogei egunez, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita, gai honi buruz indarra duen legerian hala baitago xedaturik.

Arbizun, 2008ko otsailaren 22an.-Alkatea, Josu Miren Mendinueta Urdanoz.

Iragarkiaren kodea: L0803096