II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.3. BESTELAKO XEDAPENAK
2.3.5. Beste batzuk
ALTSASU
Behin betiko likidazio kontuaren behin-behineko onespena
Altsasuko Udalak, Tokiko Gobernu Batzarrak 2008ko otsailaren 4an hartutako erabakiaren bitartez, hasiera batez onetsi zuen UE 7 A unitatea (aitzinean UE 5.D.1.2.B) birzatitzeko proiektuaren behin betiko likidazio kontua.
Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 76. eta 152.2 artikuluetan ezarritakoari jarraituz, espedientea jendeaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen.
Altsasun, 2008ko otsailaren 21ean.-Alkatea, Unai Hualde Iglesias.
Iragarkiaren kodea: L0803135