38. ALDIZKARIA - 2008ko martxoaren 24a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak

GOIZUETA

2008ko aurrekontu orokor eta hura betearazteko oinarriak. Hasierako onespena

Goizuetako Udalak ondoko erabaki hau hartu zuen 2008ko otsailaren 25ean egindako bilkuran:

1. Hasiera batez onestea 2008. urteko ekitaldiko aurrekontu orokor eta bakarra eta hau betearazteko oinarriak.

2. Bai aurrekontu orokorra eta bai hura betearazteko oinarriak, jendaurrean egonen dira hamabost egun baliodunetan, iragarkia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita, herritarrek eta interesdunek espedientea aztertu eta egoki juzkatzen dituzten alegazioak aurkez ditzaten.

Erreklamaziorik egin ezean, behin betikoz onetsitak joko dira, jendeaurreko epea bukatutakoan.

Aditzera ematen da honako artikulu hauetan xedatutakoa betez: Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271 artikuluan.

Goizuetan, 2008ko otsailaren 26an.-Alkatea, Miguel José Lekuona Salaberria.

Iragarkiaren kodea: L0803272